Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Elkarrizketa motibazionala eta erabakiak partekatzea

Egileak:

Virginia Guillen CaƱas

0


Sarrera

Erabakiak partekatzea osasun-laguntzako eredua da, prozesuan parte hartzen duten pazienteek tratamenduari buruzko erabakiak har ditzaten. Horretarako, beren lehentasunak eta kezkak kontuan hartzen dira.

Helburuak

Eguneko ospitalera bertaratze eta gogobetetasuna areagotzea, parte hartze aktiboaren bidez.

Organizazio aldaketa sustatzea paziente eta profesionalen parte hartzearen bidez.

Metodoak

Ikerketa bat aurrera eraman genuen Bizkaia Osasun Mentaleko Sareko eguneko zentro batean.

 

1. FASEA: NEGOZIOA (kualitatiboa)

Delphi taldea egin genuen gaixoen eta talde klinikoaren lankidetzarekin, autokudeaketaren berrikuntza-esperientzia bat sortzeko asmoz. Jasotako arreta, bizi-kalitatea (edo ongizatea) eta gaixoaren funtzionamendua aztertu ziren lehen eta gero.

 

2. FASEA: KOMUNIKAZIOA-AKZIOA

Esperientziaren ostean, gaixo helduek anbulatorioan parte hartu zuten eta jarduerak eztabaidan jarri ziren.

Emaitzak

Sei hilabetetan zehar pazienteek aukeratutako jarduerak aurrera eraman ziren.

Gogobetetasun-maila oso altua izan zen.

Azkenik, autozaintzarako gomendioak ezinbestekoak direla ondorioztatu da:

*Estresa maneiatzea

*Ezagutza-faltaren aurrean informazioa bilatzea

Ondorioak

Emozio negatiboak eta pazientea epaitzea ekidin behar da.

Prozesuan parte hartzen duten pazienteek tratamenduari buruzko erabakiak hartu ahal izateko, ingurunea prestatu behar da.

Bibliografia

Corrigan PW, Mittal D, Reaves CM, Haynes TF, Han X, Morris S, Sullivan G. Mental health stigma and primary health care decisions. Psychiatry Res. 2014 Aug 15; 218(1-2):35-8.

Fisher A, Manicavasagar V, Kiln F, Juraskova I. Communication and decision-making in mental health: A systematic review focusing on Bipolar disorder.Patient Educ Couns. 2016 Jul;99(7):1106-1120.

Knapp, M. (2007). Salud mental en Europa: políticas y práctica: líneas futuras en salud mental. Ministerio de Sanidad y Consumo

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren azaroko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Begoña Velasco Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko erizainari eta Beatriz Martinez arlo bereko teknikariari hitza eman diete. Osasunbib...
Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan