3-osteoporosisaren aurkako botiken erabilera euskal autonomi erkidegoan
Egileak:
Nekane Jaio
Maria Armendariz
Amanda Lopez
Felipe Aizpuru
Elena Ruiz de Velasco
Miren Josune Iribar
Farmazialariak.Farmazia Unitatea. Barrualdeko Eskualdea Osakidetza.
Sarrera
Hausturen prebentzioak pazienteen bizi-kalitatea hobetzen du eta hilkortasuna gutxitu, ospitalizazioen gastuak aurreratuz, baina botikak behar diren baino gehiago erabiltzeak ondorio kaltegarriak ekarri ditzake pazienteentzat baita gizartearentzat ere, berak ordaintzen baitu kostuen igoera. Arrazoi hauengatik ezinbestekoa da osteoporosisaren aurkako botikak nola erabiltzen diren jakitea.
Helburuak
Metodoak
2008an 40-80 urte bitarteko emakumeentzako osteoporosisaren aurkako botika dispensazioak DDD/1000 biztanle/eguneko (DHD) erabiltzen dira. Datu hauek Osasun Sailatik jasotakoak dira.
Emaitzak
60 urtetik gorakoetan DHDak modu nabarmenean igotzen dira eta topea 100 DHDekin lortzen da (10 emakumetik batek hartzen du egunero honako botika bat) 75-79 urte bitartekoen artean eta gero jaisten hasten da. Bisfosfonatoak (alendronatoa, risedronatoa, ibandronatoa) dira gehien erabiltzen diren botikak. Gero raloxifenoa eta gero estrontzio ranelatoa. Teriparatida eta giza hormona paratiroideo birkonbinatzailea, aldiz, askoz gutxiago kontsumitzen dira.
Ondorioak
Gure ustez, botika hauen kontsumoa altua da. Badirudi botiken selekzioa ona dela. Izan ere, bisfosfonatoak dira lehen erabili behar direnak. Botika hauen inguruan zalantza batzuk daude: tratamendua noiz hasi, noiz arte, zein emakumerengan, zeintzuk liratekeen froga diagnostiko derrigorrezkoak botika hauekin hasteko... Baina, azken urte hauetan agertu diren segurtasun datuek (maxila-osteonekrosia, fragilitate haustura eta aurikula-fibrilazioa), eraginkortasun baxuarekin batera, botika hauek nola erabiltzen diren sakonki aztertzea eskatzen dute.