Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Mediku euskaldun baten esperientziak atzerrian

Egileak:

Carmen Zarate OƱate

0


Sarrera

Carmen Zárate Oñate naiz, Gasteizko Familia Medikua. Egoitza egiten nuen bitartean, 2 kanpo errotazio egiteko aukera izan nuen.

Alde batetik, egoitzako hirugarren urtean Alemanian egon nintzen, Oldenburg-en, hain zuzen ere. Han Alemaniako Osasun Sistemaren funtzionamendua ikasi nuen.

Hemen ez bezala, Lehen Arreta ez da Osasun Sistemarako sarrera, zeren eta pazienteek Arreta Espezializatura jo dezakete Familia Medikuaren eskaerarik gabe. Familia Medikuek bere kontsultategi propioa antolatu behar dute, beste medikuentzat lan egin ez badute nahi. Medikuen soldata ikusten diren paziente kopuruarekin eta agintzen diren probekin lotuta dago. Gaixoek, aldiz, ez dute ordaindu behar joaten diren bakoitzean. Beste era batera esanda, medikuen ikuspuntutik hemengo Medikuntza Pribatua bezelakoa da baina pazienteetzat sistema publikoa da. Aseguru medikua izatea derrigorrezkoa da eta hau soldataren %14rekin ordaintzen da. Ikasleek beren gurasoen aseguruaren babesa dute. Langabetuen kasuan Lanbidek ordaintzen du eta jubilatuei pentsiotik deskontatzen diete.

Formakuntzaren aldetik, gradu unibertsitarioaren luzera hemengoa bezalakoa da, hau da, 6 urte. Baina horren ondoren, MIR azterketa egin beharrean, gogoko duten espezialitate eta ospitalera jo eta egoitza-lanpostuaren eskaera egiten dute. Horretarako espedientea baloratzen da eta elkarrizketa bat pasatu behar dute. Familia Medikuntzak 4 urteko formakuntza du. Horietako 2 urte ospitalean (Barne medikuntza eta larrialdietan)eta beste 2ak kontsultategi batean egiten dira.

 

Beste alde batetik, egoitzako laugarren urtean Estatu Batuetara joateko aukera izan nuen. Wisconsin-eko landa-eremuan egon nintzen. Estatu Batuetako Osasun Sistema guztiz pribatua da. Herrialde horretan, Osasun Sisteman sartu ahal izateko asegurua izatea derrigorrezkoa da. Aseguru hauek oso garestiak dira eta,hilabeteko kuotaz gain, proba, kontsulta eta tratamenduak ordaindu behar dira. Beraz, larri gaixotzen diren pertsona gehienek zorpetuta bukatzen dute. Obama hau aldatzen saiatu zen Obama-Care-en bidez, aseguruen kostua merketzen, ahalik eta pertsona gehienek asegurua edukitzeko. Baina bere planak porrot egin zuen Trump lehendakari bihurtzean.

Formakuntzari dagokionez, gradua bitan banatuta dago. Lehenengo 4 urteko graduatu-aurrekoa zientzietan egin behar da eta gero Medikuntzako gradura pasatu. Honek beste 4 urte irauten du. Gero egoitza dator, Familia Medikuntzaren kasuan, beste 4 urte.Ospitalebakoitzak bere programa eskaintzen du. Medikuek azterketa batean lortutako noten arabera aukeratzen dute egoitza lanpostua, MIR antzeko batean.

 

Bi errotazio hauek WONCA-ren (Munduko Familia Medikuen Erakundea)

bitartez lortu nituen Hipocrates- Vasco de Gama* (Europa) eta Family Medicine 360 programekin**(Europatik kanpo). Eskaera egiteko informazio guztia euren web-orrietan eskuragarri dago.

*http://vdgm.woncaeurope.org/

**https://sites.google.com/site/familymedicine360/

Alemanian, Marc Falkestein Lehen Arretako Medikuarekin egon nintzen. Bere kontsultategi propioa du, eta bere kargu idazkari bat, erizain bat, erizain laguntzaile bat eta mediku egoiliar bat daude.

Estatu Batuetan, Rachel Hartline medikuak bere etxean hartu ninduen eta berarekin joaten nintzen egunero kontsultategira. Asteko egun bakoitzean herri batera joaten ginen. Guztira 3 herri txikitako kontsultategi ziren, denak enpresa berekoak (Upland Hills Health). Gainera, guardia lokalizatuak egiten zituen eskualde horretako ospitalean, barne medikuntzako sailerako eta baita obstetriziarako ere. Izan ere, mediku gazte hau erditze eta zezareetaz arduratzen zen ere. Kontsultategian adin guztietako pazienteak ikusten zituen, beraz, bazituen jaiotzatik ezagutzen zituen haur pazienteak. Horrez gain, lan-ordutegitik kanpo hilabetean behin edo bitan “Free Clinic” (aseguru medikurik ez duten pertsonentzako kontsultategia) batera joaten zen boluntario moduan.

Bukatzeko, esperientzia hau erabat gomendatzen dut, arlo askotan oso aberasgarria izan baita. Beste herrialdeetako osasun sistemak eta, era berean, gure sistemako ahulguneak eta indarguneak ezagutzeko modu ezin hobea dela uste dut.

Helburuak

Metodoak

Emaitzak

Ondorioak

Bibliografia

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren azaroko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Begoña Velasco Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko erizainari eta Beatriz Martinez arlo bereko teknikariari hitza eman diete. Osasunbib...
Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan