Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Hook efektua: inmuno-saioen eragozpena, emaitzen zuzenketa eta osasunaren prebentzioa

Egileak:

BeƱat de Alba Iriarte

Noelia Lopez Barba

Edurne Bereciartua Urbieta

Adolfo Garrido Chercoles

0


Sarrera

Hook efektua inmuno-saioen eragozpen bat da: antigenoaren kontzentrazio altuak antigorputzaren saturazioa eragiten du, ondorioz antigeno-antigorputz erreakzioaren prezipitazioa murrizten da, teknikaren neurtze seinaleak gutxituz eta emaitza faltsuki baxuak eraginez. (1.Irudia)
Osatutako prezipitatu kopurua serum laginean dagoen antigeno kontzentrazioaren alderantziz proportzionala denez, aztertzen den laginaren neurketa ez da zuzena izaten, emaitza akasdun baxuak eman daitezke eta, okerra garaiz identifikatu ezean, horrek osasun erabakietan erasan dezake.

Helburuak

Komunikazio honen interesa Laborategiko inmuno-saioetan gerta daitekeen eragozpen honen berri ematean datza. Berau detektatzea garrantzitsua da, odol-analisien emaitza zuzentzeko eta osasun-diagnostiko eta tratamendu okerrak prebenitzeko.

Metodoak

Paziente baten ferritina balioen jarraipena egin genuen Laborategian.

Emaitzak

Gaixoa sindrome hemofagozitikoa zuen 71 urteko emakumezkoa zen. Ospitalean hainbat odol-analisi egin zitzaizkion eritasunaren bilakaera aztertzeko.
Gaixotasunaren diagnostiko analitikoa ezaugarri hauek osatzen dute: hiponatremia; gibeleko alterazioaren zeinuak (fosfatasa alkalinoa eta transaminasak); triglizerido, laktato deshidrogenasa, ferritina eta C proteina erreaktibo altuak; pantzitopenia; eta koagulazio intrabaskular diseminatua (D dimero altua).
Pazientearen biokimika, hemograma eta koagulazio laginen emaitzak sindrome hemofagozitikoaren datuekin bat zetozen, baina emaitzak zehatz-mehatz aztertuta 5.eguneko ferritina balioaren jaitsierak arreta piztu zigun (836µg/L), aurreko egunekoarekin alderatuta (288080µg/L). Ia ezinezkoa da ferritina balioen jaitsiera horren nabarmena izatea hain denbora gutxian, horregatik 5.eguneko lagina berriz aztertu genuen, antzeko balioa eskuratuz (878,4µg/L). (2.Irudia)
Emaitza horren egiazkotasuna zalantzan jarriz lagin horren diluzio serializatua egin genuen, inmuno-saioaren bitartez azter zitekeen antigeno kontzentrazio neurgarria lortu arte. Lagineko ferritinaren emaitza erreala 546320µg/L izan zen, ondorioz Hook efektua gertatu zela frogatu genuen.

Ondorioak

Inmuno-saioen eragozpen hau susmatzen den bakoitzean laginaren diluzio serializatuak egin behar dira lagin-analizagailuak arazorik gabe neurtuko duen antigeno kontzentrazioa erdiesteko. Horrela, eratutako diluzioa aztertzean, fenomeno hau berriz agertzea saihesteaz gain, emaitza erreala lortzen da. Aurrez zegoen emaitza zuzendu behar da eta, hutsegitea garaiz detektatu ez bada, gertatutakoaren berri eman behar zaie pazientearekin lotura duten osasun-langileei. Horrek osasun erabaki okerrak hartzea eragotz dezake diagnostiko eta tratamendu erratuak prebenituz.

Bibliografia

Dokumentuak jeitsi:jeitsi

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan