Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Metanol intoxikazioa: diagnostiko kliniko eta analitiko eta tratamendu azkarren beharra

Egileak:

BeƱat de Alba Iriarte

Noelia Lopez Barba

Eva Lorea Gil Rodriguez

Maria Asuncion Vives Almandoz

0


Sarrera

Metanola substantzia toxikoa da. Giza gorputzean kalteak eragin ditzake larruazaleko kontaktu edo ingestio (askoz larriagoa) bidez. Metabolizatzean bi konposatu kaltegarri osatzen dira, formaldehidoa eta azido formikoa, toxizitatearen erantzuleak.
Metanol intoxikazio kasuak bakanak diren arren, morbilitatea eta hilkortasun-tasa (%25-50) oso handiak dira, kasu gehienak alkoholzale konpultsiboetan izanik. Askotan etanol intoxikazioarekin nahasi daiteke, ez baitu sintomalogia espezifikorik. Sintomak ingestio osteko 12 eta 24 orduen artean agertzen dira: sabeleko mina, goragalea, gorakoa, zorabioa, ikusmen lausoa, ahulezia...
Ezaugarri kliniko bereizgarriena midriasi arreaktibo bilaterala da, pronostiko txarra du, eta heriotza arrazoi nagusia arnasketa akatsa da. Analisian azidosi metaboliko nabarmena, anionGAP eta osmolGAP altuak eta metanol emaitza altua ageri ohi dira.

Helburuak

Komunikazio honen interesa metanol intoxikazioaren larritasunean datza. Osasunaren prebentzioan funtsezkoa da bere diagnostiko goiztiarra egitea eta tratamendua azkar ezartzea, ondorio neurologiko eta bisualak eta heriotza ekiditeko. Sarritan ez da susmatzen erraza izaten, baina aurkezpen honetan azaldutako datuekin bere diagnostikoa garaiz egiten laguntzea espero dugu tratamendu zuzena berehala hasteko.

Metodoak

Datu kliniko eta analitikoen berri ematea.

Emaitzak

Intoxikatuak edale sutsuak eta alkohola ezean edozer edateko gauza izan ohi dira. Mozkorraldiaren moduko sintoma orokorrak jasateaz gain midriasi arreaktibo bilaterala eta azidosi metaboliko larria izaten dituzte ezaugarri.
Metanolaren neurketa egin ezin denean, diagnostikoaren hurbilketa anionGAP eta osmolGAP kalkulatuz egiten da.
AnionGAP = ([Na+]+[K+]) - ([Cl-]+[HCO3−]). Balio normala:10-20mEq/L edo mmol/L
AnionGAP altuak azidosia baieztatzen du.
OsmolGAP = Osmolalitate Neurtua - Osmolalitate Kalkulatua. Balio normala:<10mOsm/kg
Osmolalitate Neurtua: substantzia osmotikoki aktiboak (alkohola eta metabolitoak) ditu barne.
Osmolalitate Kalkulatua: 1,86x[Na+](mmol/L) + [glucosa](mg/dL)/18 + [Urea](mg/dL)/6 + 9
OsmolGAP altuak metabolitoen presentzia adierazten du.
Metanolaren emaitza gas-kromatografia bidez konfirmatzen da EDTA odol-laginean. Emaitza positiboa da ingestiotik 48 ordurako laginetan, baina negatiboa izan daiteke handik aurrera eskuratutakoetan.
Intoxikazio larria:>0,2g/L
Intoxikazio hilgarria:>1g/L

Ondorioak

Susmo kliniko eta analitikoan soilik oinarrituta jarri daiteke presazko tratamendua, metanolaren emaitza oraindik jakin gabe. Euskarri-neurriez eta dialisiaz gain, antidotoa (fomepizola edo etanola) behar da metanolaren metabolito toxikoetaranzko eraldatzea inhibitzeko.

Bibliografia

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan