Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Elkarlanean jositako informazioa, prebentziorako tresna

Egileak:

Ainara Gorostitzu Muxika

0


Sarrera

Haur bat hazteko eta hezteko tribu oso bat behar dela esaten da.Gaur eta hemen haur bat hezteko bi guraso (lanpetu) eta kasu askotan bakarra daude.

 

Transmisioan eten bat egon dela esaten dute euskal kulturgintzan ari direnek, eta zer esanik ez haziera- eta heziketa-gaietan. Lehendabizikoz besoetan hartzen duten haurra euren lehen seme-alaba da hainbat gurasoren kasuan. Haur bat zer den ez dakiten emakume asko, eta are gizonezko gehiago. Haur baten garapena eta beaharrak nolakoa diren ideia gutxi duten gurasoak. Haur bat hazten eta hezten ikusi ez dutenak. Asko bakarrik daudenak. Eta nora jotzen dute haur horren negarra ulertzen ez dutenean? Nora, haurra ondoezik sumatzen dutenean? Nora, zer egin ez dakitenean? Bada lehenen-lehenik, Googlera: Google da guraso askoren iturria.

 

Google oihana da. Gauza bat eta kontrakoa esango dizkizu Googlek, bai heziketaz, bai loaz, bai elikaduraz, gaixotasunaz… eta ez dago haur jaioberri bat nola hazi eta hezi asmatzen ez duten guraso berriak baino inor zaurgarri, ahul eta manipulagarriagorik. Haurrak eta familiak osasuntsu haztea nahi badugu, Google erraldoiari konpetentzia egingo dion sarea sortu behar dugu.

Helburuak

Familiek informazioa behar dute. Eta informazio ona emango dioten aliatuak. Sareko ezinbesteko aliatu zarete osasungintzako profesionalak. Desberdina da haur txikiarekin pediatrarenera doan gurasoak azterketa pasa behar duela sentitzen duen, ala helduleku bat aurkituko duen: liburu ireki bat, osasungintzaren jakinduria hitz xehez eta euskaraz azalduko diona.

 

Sare horretan beste puntu bat da eskola. Eta hirugarrena, komunitatea. Elkarren berri izatea funtsezkoa da. Eskolak eta osasungintzak harreman zuzena izan behar dute auzo eta herrietan. Haurraren (hau da, pertsona zaurgarrienen) zaintza erdigunean jarriko duen komunitatea herri sanoagoa izango da.

 

Metodoak

Sarea josi behar dugu osasungintzako profesionalen, eskolakoen eta herritarren artean. Profesional onen galbahetik pasatako informazio kontrastatua, euskaraz, eskainiko duen sare bat.

Sarea josteko ekinean ari da HAZI HEZI aldizkaria. 2012tik haurraren hazieran eta heziketa lagungarri izango den informazio fidagarriaren dibulgazioan dihardugu, prebentzioa helburu.

Emaitzak

Ondorioak

Bibliografia

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren azaroko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Begoña Velasco Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko erizainari eta Beatriz Martinez arlo bereko teknikariari hitza eman diete. Osasunbib...
Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan