osasuna el pilar auzoan ibiltzen da
Egileak:
maria isabel Sarriegui Karrera
ana isabel perez aguiar
0
Sarrera
Gasteizko Udal datuen arabera, el pilar auzoko populazioaren % 38ak 65urtetik gora dauka.
Bakardadea, indibidualismoa, gizarte-bazterketa, sedentarismoa... adineko pertsonei kalte egiten dioten egoerak dira, gizarte-sare egokirik ez dutelako.
Egoera horiei aurre egiteko, Pilar auzoko osasun eta gizarte zerbitzuek egoera horretatik atera eta auzoan duten presentzia berreskuratzeko programa bat garatu dugu.
Helburuak
Helburuak bi dira
. Batetik auzoko zerbitzuetara, zehazki haien bizi-kalitatea hobetzen lagun dezaketenetara joaten ez diren adineko pertsonak identifikatzea da,
Bestetik bizimodu osasungarria jorratzea da, garapen pertsonal, sozial eta erlazionalaren bidez ta hautemandako behar zehatzei erantzuna emanez
Metodoak
"Osasuna el pilar auzoan ibiltzen da”komunitate programak auzoko agenteen lan koordinatu ta bateratua eskatzen du , besteak beste : la habana osasun zentrua, el pilar gizarte etxea,Adinekoen Zentro Soziokulturala …francisco de vitoria institutoa.
Horretarako, astean behin, arratsaldez, 7 astez, bertaratuko dira auzoko elkarte ta txoko desberdinetara. Programak diptiko bat du, eta lehen eguneko tailerrean parte hartzen dutenei ematen zaie. Bertan, astero erronka bat ezartzen da tailerrean landutako gaiarekin lotuta egongo da
Guzti hau monitore batek dinamizatzen du, saioak egiten direnl ekuetara joaten lagunduz ta harremanatze hastapenak emanez
Emaitzak
bertan parte hartu dutenek, aldi berean, antzeko premiak dituzten adineko beste pertsona batzuk erakarri dituzte:ehuntzeko biltzen diren emakumeak, adinekoen zentroetan topaketak, osasun-parkeak.. beste progrmak ezarriz
Ondorioak
gure erabiltzaile batzuen egoera sozio-sanitarioa hobetzeaz gain, bertan parte hartu dugun osasun zentroko langileoi, auzoko beste baliabide batzuekin loturak ezartzeko eta indartzeko balio izan digu programak
Bibliografia
barkatu nere dudak 1-power point egina dago baino e dakit irudiz irudi sartu behar dugun
zenbat irudi dira egokiak ( gehiegi ez izateko)