Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Ohitura osasuntsuak eskola batean, gurasoen eta haurren ikuspuntua. Ikerketa deskriptiboa

Egileak:

Garazi Leanizbarrutia Alonso

Antxon ApiƱaniz Fernandez

Raquel Cobos Campos

Arantza Saez de Lafuente Moringo

Felipe Aizpuru Barandiaran

Naiara Parraza Diez

0


Sarrera

Helburuak

Eskola bateko haurrek eta gurasoek dituzten ohiturak deskribatzea: elikadura, jarduera fisikoa, toxikoen kontsumoa eta segurtasuna zehazteko. Eta aldagai horiek elkarren artean eta loditasunarekin dituzten harremanak deskribatzea.

Metodoak

Diseinua: Zeharkako ikerketa deskriptiboa. Hiri bateko eskola batean garatu zen ikerketa, 2018-2019 urtean.

Aukeratzeko irizpideak: Lehen hezkuntzako 5. maila eta batxilergo 2.maila bitartean matrikulatuta zeuden haurrak eta eskolako guraso guztiek jaso zuten inkesta.

Parte hartzaileak: 1043 familietatik 199 gurasok erantzun zuten inkesta( %20). Lehen hezkuntza eta batxilergo ikasleen artean 624 ikasleetatik, 490ek erantzun zuten (%78).

Aldagaiak: Ohitura osasuntsuen inguruan datuak biltzeko 2 inkesta sortu ziren, aurrez balioztatutako beste inkesta batzuetatik hartuta: bat gurasoei eta beste bat haurrei zuzenduta. Analisi estadistikoa: Laginaren ezaugarri orokorrak deskribatu ziren. Aldagai kualitatiboak maiztasuna eta portzentaia bidez deskribatu ziren, konfidantza tartea %95 izanik. Aldagai kuantitatiboak batazbestekoa, balore minimo eta máximo eta desbideraketa estandarra edo medianarekin deskribatu ziren.SPSS programa erabili zen.

Ikerketaren mugak: gurasoen parte hartze txikiak emaitzetan eragina du.

Alde etikoak: Behaketa ikerketa klinikoko komite etikoak onartu zuen.

Emaitzak

Aiten %47ak, amen %21ak eta haurren %10ak gainpisua zeukaten. Haurren Gorputz Masa Indizea (GMI) batazbestekoa 17,4±9,31 izan zen eta aita-amena 23,4±3,811.

Haurrek 8,61±1,563 ordu lo egiten zuten batazbeste astean zehar eta 9,33 ordu jai-egunetan

Haurren %40ak alkohola edan zuten noizbait bere bizitzan, alkohola edateko bataz besteko adina 14 urte izanik.

Haurren %91akez duela inoiz tabakoa erre aitortu zuen.

Inkestaren arabera haurren%12ak bakarrik erabiltzen zuen kaskoa bizikletan ibiltzeko.

Ondorioak

Bai bizi ohitura eta bai GMIa antzekoa da eskola honetan eta inguruko populazioan. Interesgarria izango litzateke hurrengo ikerketak longitudinalak izatea, bizi ohiturak urteetan zehar aldatzen diren jakiteko eta prebentzio ekintzak diseinatzeko.

 

Bibliografia

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan