Gainpisua eta obesitatea duten haurren gorputz irudiaren pertzepzioa aztertzen.
Egileak:
Oihane Agote Uria
Idoia Iturbe Telleria
Edurne Maiz Aldalur
Eva Pereda Pereda
0
Sarrera
Haur obesitatea XXI. mendeko osasun arazorik larrienetako bat da, eta epe motzera dituen ondorioez gain, gainpisua eta obesitatea duten haurrek helduaroan obesitatea izaten jarraitzeko aukera handiagoa dute. Era berean, gorputz irudia obesitatearekin lotutako faktorea da, eta gorputz irudiaren pertzepzio desegokia haur hauek haien egoeraren kontzientzia hartzeko oztopo izan daiteke. Aldiz, gorputz irudiaren hautemate egokiak haur obesitatea prebenitzeko lagungarri suerta daiteke.
Helburuak
Gainpisua eta obesitatea duten haurren gorputz irudiaren pertzepzioa eta honekin lotutako faktoreen errebisio sistematiko bat burutzea.
Metodoak
MEDLINE, Scopus, Web of Science eta PsycINFO datu-baseetan bilaketa gauzatu zen. Haurren Gorputz Masaren Indizea (GMI) sailkatzeko ebaketa-puntu desberdinen erabilera hartu zen kontuan, besteak beste IOTF edo OME-k proposatutakoak. Haurren gorputz irudiaren pertzepzioaren kasuan, bai ikusmenezko bai ahozko metodoak onartu ziren. PRISMA prozeduran oinarrituta, 12 artikulu berrikusi ziren.
Emaitzak
Gainpisua eta obesitatea zuten ume askok haien gorputz tamaina gutxietsi zuten, haien gorputza zena baino argalagoa hautemanez. Halaber, gehienek gorputz atsekabetasuna adierazi zuten. Gainpisuaz zein obesitateaz jabe ziren haurren artean maila handiagoan ematen zen gorputz atsekabetasuna. Horrez gain, umeen adina handitu ahala, hautematea egokiagoa zen.
Ondorioak
Prebentzioari begira, haurren obesitatea ikuspegi biopsikosozial batetik jorratu behar dela uste da, aldagai fisikoak ez baitaude soilik jokoan. Zentzu honetan, gorputz irudiaren pertzepzio egokiak sustatu behar dira haurretan, fokua gorputz pisutik kenduz. Horrela, bai obesitatea bai gorputz atsekabetasuna edota elikadura jokabidearen nahasteak ekindingo liratekeela uste da. Horretarako, txikitatik elikadura nahiz ariketa fisiko ohitura osasuntsuak sustatu behar dira eskolan zein etxean, hauek haurraren testuinguru hurbilenak direlarik. Halaber, gizentasunaren estigma saihesteko, umeak gorputz aniztasunean heztea garrantzitsua da, haurrek uler dezaten era guztietako gorputz osasuntsuak existitzen direla.
Bibliografia
Chung AE, Perrin EM, Skinner AC. Accuracy of child and adolescent weight perceptions and their relationships to dieting and exercise behaviors: A NHANES study. Acad Pediatr. 2013;13(4):371–8. http://dx.doi.org/10.1016/j.acap.2013.04.011
Cole TJ, Lobstein T. Extended international (IOTF) body mass index cut-offs for thinness, overweight and obesity. Pediatr Obes. 2012;7(4):284–94.
Costa L da C, Santos DA, Almeida S de S, de Vasconcelos F de A. Association between inaccurate estimation of body size and obesity in schoolchildren. Trends Psychiatry Psychother. 2015;37(4):220–6.
Leppers I, Tiemeier H, Swanson SA, Verhulst FC, Jaddoe VWV, Franco OH, et al. Agreement between weight status and perceived body size and the association with body size satisfaction in children. Obesity. 2017; (11):1956–64. http://doi.wiley.com/10.1002/oby.21934
Moher D, Liberati A, Tetzlaff J, Altman DG, Prisma Group. Preferred Reporting Items for Systematic Reviews and Meta-Analyses: The PRISMA Statement. Ann Intern Med. 2009;151(4):264–9.
World Health Organization. Obesity and Overweight [Internet]. 2018 [Kontsulta: 2020-09-01]. Eskuragarri: https://www.who.int/es/news-room/fact-sheets/detail/obesity-and-overweight