Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

9-Fitz-Hugh-Curtis-en sindromea. Kasu baten laburpena

Egileak:

Sara Estrada

Irati Etxaburu

Ainhoa Unzurrunzaga

Edelweis Aldasoro

Alazne Larrinaga

Esther Martinez

Barne Medikuntza Zerbitzua. Medikuak. Galdakao-Usansolo Ospitalea


Sarrera

Helburuak

Fitz-Hugh-Curtis sindromearekin erlazionaturiko kasu baten aurkezpena.

Metodoak

Historia klinikoa eta diagnostikoarekin erlazionaturiko bibliografia eta datu baseen berrikusketa.

Emaitzak

Kasu klinikoa 25 urteko emakumea Gaixotasun Infekziosoen Zerbitzuan ingresatu zuten goragalea, sukarra eta eskuin hipokondrioko minarekin. Aurrekari pertsonalen artean, erretzailea, gernu infekzio anitz eta pilula antisorgailuak hartzen zituen. Miaketa fisikoan, sabeleko ukipen sakonean mina eskuineko hipokondrioan (Murphy +) eta sukarra (38.6ºC) azaltzen zituen. Analitikan PCR 74 mg/L, 15.000 leukozito/mm3 ( %80S, L). Transaminasak normalak. Sabeleko ekografian eskumako giltzurrunean kiste arrunta ikusten zen. Eskanerrean likido askea eta edema porta inguruan. Mina gero eta handiagoa zen nahiz eta analgesikoen dosia igo. Egonaldiaren 8.egunean leukorrea sumatu zuen . Lagin azterketan C. trachomatis antigenoa zalantzatsua zen, IgG antigorputzak 256 (N 0-64). Hala ere, doxiziklina eta klindamizina jarri genion. Kontsultarako kontrol baten zain etxera joan zen. 5 egun beranduago Barne Medikuntzako Zerbitzuan ingresatu zuten sabeleko min jasanezinarekin. Analitika antzekoa zen. Gibel erresonantzian perihepatitisa ikusi zuten. Serologian C. trachomatis-en IgG antigorputzak 2048ko titulua erakutsi zuen, serokonbertsioarekin bateragarri. Mina kontrolatzeko tratamenduari kortikoideak gehitu genizkion baina ez zuen erantzunik izan . Gaur egun, ebakuntza epearen zain dabil. Eztabaida Fitz-Hugh-Curtis Sindromea Chlamydia eta gonokoko infekzio baten ostean agertzen den perihepatitisa da. Sabeleko horma eta gibel artean traktu haritsuak sortzen dira, ¨biolin korden¨ antzekoak. Gaixotasun Pelbiko Inflamatorioen ( GPI) % 4-27 kasutan agertzen da. Sabeleko mina emanez agertzen da, ezaugarri pleuritikoekin. Tratamenduan antibiotikoak ( metronidazol + lebofloxazino edo doxiziklina + klindamizina), analgesikoak, kortikoideak eta azkenengo kasuan, kirurgia izaten dira.

Ondorioak

Sabeleko minaren diagnostiko ezberdinen artean aztertu beharreko entitatea da. Ez dira beti GPI-arekin erlazionaturiko sintomak agertzen.

Bibliografia

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan