Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Eskolako erizainen egoera Espaina mailan

Egileak:

Maddi Arrue Gerra

Jaime Barrio Cortes

Cristina Maria Lozano Hernandez

Jesus Ruiz Janeiro

Cayetana Ruiz Zaldibar

Monserrat Ruiz Lopez

0


Sarrera

Eskolako erizaina ikastetxeetan lan egiten duen profesionala da, eta hezkuntza-komunitateko kideei osasun-laguntza eskaintzen die. Zenbait herrialdetan garapen luzea duen arren, estatu mailan, egiten duten jarduera ez dago behar bezala deskribatuta eta onartuta.

Helburuak

Ikastetxeen ezaugarriak, eskolako erizainen profila eta egiten duten jarduera deskribatzea.

Metodoak

Atzera begirako azterlan deskribatzailea. 107 erizain eskolarrek 2018ko irailaren eta eta 2021eko ekainaren artean 54 ikastetxetan egindako 256.499 esku-hartze aztertzen ditu. Aldagai bakarreko azterketa.

Emaitzak

Ikastetxeen % 63 Madrilen zegoen eta pribatuak edo itunduak ziren. Eskolako erizainen % 91,6 emakumeak ziren, batez besteko adina 33-34 urtekoa zen eta % 59,7k graduondoko bat zuten gutxienez. Esku-hartze gehien izan zituzten ordu-tarteak 11:00-11:59 eta 14:00-14:59 izan ziren; esku-hartze ohikoenak istripuak (% 30,4) eta gaixotasunagatiko kontsultak (%22,2) izan ziren; esku-hartzearen batez besteko iraupena 7,7 minutukoa izan zen; %87,3 ikasleei zuzenduta zeuden, eta % 0,9 beste profesional batera bideratu ziren. Osasun-hezkuntza saioak esku-hartzeen % 0,3 suposatu zuten, eta gehien landu ziren gaiak hauek izan ziren: higienea, COVID-19, lehen sorospenak eta elikadura.

Ondorioak

Eskolako erizainetan nagusitu zen profila emakume gazteena izan zen, eta prestakuntza zabala eta diziplina anitzekoa zuten. Esku-hartzeak laburrak izan ziren eta gehienak erizainak ebatzi zituen. Esku-hartze kopurua handitu egin zen eskola-atsedenaldietan. Kontsulta asistentzialek denbora asko eman zuten, eta osasunerako hezkuntzari leku gutxi utzi zioten.

Bibliografia

Arrue-Gerra M, Barrio-Cortes J, Lozano-Hernández CM, Ruiz-Janeiro J, Ruiz-Zaldibar C, Ruiz-López M. School Nurse Practice: A Descriptive Spanish Study. J Sch Nurs. 2022 Jul 12:10598405221111567. doi: 10.1177/10598405221111567. Epub ahead of print. PMID: 35818891.

Azken Berriak

Solasaldia Elgoibarren apirilaren 1ean: Osakidetza eta euskara
"Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak ´Euskararen Osasuna Osakidetzan´ izeneko solasaldia antolatu dute Osakidetzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.   Ekitaldia apirilaren 1ean, ...
"Ikerketa-sareak sustatzea da Pediatria Topaketen helburuetako bat"
Apirilaren 3an egingo dituzte XVII. Pediatria Topaketak, Eibarren, Euskal Herriko Lehen Mailako Pediatria Elkarteak eta Euskal Herriko Pediatria Elkarteak antolatuta, OEE-Osasuna Euskalduntzeko Elkartearen eta UEU-Udako Euskal Unibertsitatearen laguntza...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan