Groseko Osasun Zentroa komunitatearekin lanean
Egileak:
Aitziber Aierbe Kanbra
Arantza Lizartza Saizar
0
Sarrera
Groseko Osasun Zentroak auzokideei osasuna eskaintzeko erreminta moduan komunitate dinamika baliabide premiazkotzat ikusten du. Hori dela eta, auzoko beste osasun eragileekin elkarlan dinamika ezartzen du.
Helburuak
Groseko Osasun Zentroak osasun komunitarioan nola parte hartzen duen azaldu eta honen onurak zeintzuk diren aurkeztea.
Metodoak
ERLAUNTZA-ren bitartez auzoko osasun eragile ezberdinak ezagutuz eta heurekin, elkarretaratzeen bitartez, hartu emana eraiki eta sendotuz. Bilkuretan, auzokideen osasunerako onuragarriak diren edo izan daitezkeen proiektuak mahaigaineratuz eta gauzatuz.
Aurrera eraman diren ekintzetako batzuk:
1- Zaintza sareak sortzea proiektu ezberdinetan parte hartuz:
a. Osasun Zentroa, auzoko botika eta gizarte zerbitzuekin elkarlanean medikazioaren kudeaketa, narriadura kognitiboarekin hasitako pertsonen hautemate goiztiarra eta bideraketa eta menpekotasuna duten pertsonen kudeaketa bezalako gaiak jorratu dira.
b. Preskripzio soziala egiten:
- Kultur Etxekoekin lotura ezarrz eta hara bideratuz, baliabide komunitario bezala: +55, Haur Txoko, Gazte Leku...
- Beste osasun eragileetara bideratzea:
Hondarpe, Haurralde, KAM, Why NOt, Bagera, San Telmo Museoa, Tabakalera, Musika eskola...
2- SOAF: Ariketa fisikoa sustatzea horretan espezializatuatako teknikariei pazienteak bideratuta
3- GLUZ+: Kale egoerako jendearentzako aterpetxearekin kontaktua ezartzen da, psikofarmako eskaleak diren pazienteen identifikazio eta kudeaketarako eta etxerik gabeko pertsonen artatze egokirako. Udaltzaingoa, Ertzaintza, Osakidetzako integrazio zuzendaritza eta LMA lantaldea elkarlanean protokolo bat eraikitzen da.
4- Urteroko ospatzen den Osasun Astea antolatu eta gauzatu. 2023ko gai ardatza: Osasunean baldintzatzaile sozialak
5- Udaletxeko partaidetza teknikoekin tailerretan parte hartzen (VVAA, eutanasia; Heriotza Duina,...)
6- Formakuntza komunitarioa Osasun Zentroko langile guztientzat antolatzen
Emaitzak
emaitzak ondoriotan azaldua
Ondorioak
Egindako ekintzei esker, komunitateari baliagarriak zaizkigun baliabide ezagutza handitu da eta gogobetetzea areagotu.
Osasun Zentroa auzokideei gerturatu da, espazio berriak esploratu dira osaun-emaile izan daitezkeenak
Proiektu berriak eraikitzeko itxaropena berpizten ari da.
Bibliografia
Gofin A, Gofin R. Atención Primariaorientada a la comunidad: un módelo de saludpública en Atención Primaria.Rev Panam Salud Pública. 2007;21:177-85
Organización Mundial de la salud. AP más necesaria que nunca.(internet) 2008 (acceso: julio 2016) Disponible en : http//www.who.int/whr/2008/summary/es/index.html
Revista Comunidad 1997-2022 PACAP ISSN 2339-7896
Revista AMF-semfyc, Atención Comunitaria Mayo 2021.Vol 17 nº5 ISSN 1699-9029