13. Etxeko ospitalizazioan zaindutako gaixotasun terminala zuten emakumezkoen ikerketa
Egileak:
Elena Altuna
Montserrat Gómez
José Regalado
María De Juan
Leire Apraiz
Juan Miguel Cía
Etxeko Ospitalizazioa Txagorritxu Ospitalea; Santiago Ospitalea.
Sarrera
Helburuak
Metodoak
Vitoria-Gasteizko Etxeko Ospitalizazio Zerbitzua Txagorritxu eta Santiago Ospitaletik eta Lehen Mailako Zainketatik datozen gaixoetaz arduratzen da, eta gure zerbitzura gaixotasun terminala dela-eta zainketa sintomatiko bat jarrai dezaten bidalitako emakumeen patologia zein den aztertzea izan dugu helburu lan honetan. Horretarako 2006ko urtarrilaren 1etik 2010eko martxoa bitartean (5 urte gutxi gora-behera), gure zerbitzuan zaindutako T kategoriako (hilurreneko fasea) gaixo paliatiboen atzera begirako ikerketa deskribatzailea egin dugu. Gaixo guztien artean zenbat diren emakumezkoak ikertuko dugu eta zer portzentajetan banatzen diren beraien artean patologia eta tumoreak. Bigarrenik, alta ematerakoan nora bideratuak diren begiratuko dugu.
Emaitzak
Bost urte eta bi hilabete hauetan, guztira 473 gaixo zaindu dira, emakumezkoak 175 (%37) eta 298 gizonezkoak (%63). 175 emakumezko hauen adina 35-91 urte artekoa izan da, eta 68,3 urte batezbestekoa. Jatorrizko zerbitzuak ondorengo hauek izan dira: 91 gaixo (%52) Onkologiatik, 39 (%22,3) Zainketa Aringarrietatik, 18 (,3) Ospitaleko Zerbitzu Medikoetatik, 15 (%8,6) Lehen Mailako zainketatik, 4 (%2,3) Larrialdietatik, 6 (%3,4) Ginekologiatik, eta azkenik 2 gaixo (%1,1) Kirurgia Zerbitzuetatik. Patologiaren banaketari buruz: - Emakumezkoen tumore espezifikoak 51 izan dira (%29,1): Bularrekoak 29 (%56,8), Obulutegikoak 14 (%27,5) eta Ginekologiako bestelakoak 8 (,7). - Digestio-aparatuko tumoreak 65 (%37,2): Kolon-ondesteko Adenokartzinoma 28 (%43,1), Peritoneoko Kartzinomatosia 12 (,5), Urdaileko Minbizia 10 (,3), Gibeleko eta Behazun-bidekoak 8 (,3) eta Pankreakoak 7 (,8). - Birikietako Minbizia: 24 (,7) - Nerbio-sistema Zentraleko minbizia: 10 (%5,7) - Patologia Medikoa: 8 (% 4,6) - Minbizi hematologiakoak: 4 (%2,3) - ORL tumoreak: 4 (%2,3) - Beste tumore batzuk: 6 (%3,4). - Tumore ezezagunak: 3 (%1,7) Nora bideratuak izan diren alta ematerakoan: - 89 Berrospitaleratuak (% 50,8) - 69 Etxean zenduak (%39,4) - 7 Lehen Mailako zainketara bidaliak (% 4) - 5 Ospitaleko Kanpo-Kontsultetara bideratuak (%2,9) - 5 Beste egoitza batzuetara (%2,9).
Ondorioak
Gure zerbitzuko emakumezko gaixo aurreratu edo hilurrenekoen artean, Digestio-aparatuko tumoreen prebalentzia da nabariena eta beraien artean sarrienak koloneko tumoreak eta ondoren peritoneoko kartzinomatosia. Emakumezkoen tumore espezifikoek bigarren postua betetzen dute. Berrospitaleratzearen tasa handiari buruz esan behar da horietako asko gaixoaren eta/edo familiaren eskaeragatik programatuak direla eta besteak familiaren gainkargagatik. Azpimarratu beharrekoa da alde batetik honelako egoerak dakarren emozio-gainkarga, eta bestetik etxean aurre egiteko baliabide sozialen eta pertsonalen gabezia.