24- Zesareak etxeko ospitalizazioan: azterketa kasuistiko-ekonomikoa
Egileak:
N. Zabarte
M. Bikuña
S. Inda
J. Rezabal
I. Arriaran
I. González
Etxeko ospitalizazioa.Debagoieneko Ospitalea.
Sarrera
Zesarea kirurgia interbentzioa suposatzen duen erditze mota da. 2008ko ekainean Etxeko Ospitalizazio zerbitzu berria martxan jarri zen Debagoieneko Ospitalean; Ginekologia zerbitzuarekin akordio batera iritsi zen, zesarea prozesuaren ospitaleratzea 5 egunetik 4 egunera murriztuz eta bosgarren eguna etxeko ospitalizazioaren ardurapean geratuz. Ikerketa honen helburua, 2008ko uztailak 1etik 2009ko abenduak 31a arte Etxeko Ospitalizazioan artatutako zesarea kopurua ezagutzea eta honek Ospitaleari ekarri dion diru aurrerapena aztertzea da.
Helburuak
Metodoak
Atzera begiratzeko eta estatistika ikerketa egin dugu, historia klinikoen berrikuspenaren bidez. Ikertutako populazioa Debagoieneko Ospitalean zesarea bidezko erditzea eduki duten emakumeak izan dira, 2008/07/01 tik 2009/12/31rako tartean.
Emaitzak
Aztertutako epe honetan ospitalean 139 zesarea egon ziren, etxeko ospitalizazio zerbitzuan 97 ikusi zirelarik. 42 zerbitzutik kanpo geratu ziren, hauetatik 20 bizilekua arreta eremutik kanpo zutelako eta beste 4 ez ziren zerbitzura etorri jaioberriak ospitaleratuak geratu zirelako. Gelditzen diren 18 zesareak etxeko ospitalizaziora etorri ez izanaren arrazoia zehaztugabea da. Ospitaleari aurreratutako diruari dagokionez, Debagoieneko Ospitalean zesarea baten egonaldiaren egun bakoitzak 417´52 euroko gastua suposatzen du, eta Etxeko Ospitalizazioan aldiz 305 eurokoa. Zerbitzu berri honek izan dituen 97 zesarea hauengatik ospitaleari suposatu dion diru aurreztea 10.914 eurokoa izan da beraz.
Ondorioak
Ginekologia eta Etxeko Ospitalizazio zerbitzuen arteko akordioak ospitaleari diru aurrezpena ekarri dio. Ikerketa honetan ez da aztertu gogobetetasuna artatutako emakumeetan, baina aurrez etxean artatu diren paziente guztien artean egindako inkestan, % 61ek etxean artatua izatea onuragarri eta positiboa dela uste du. Aztertu diren zesarea guztietatik, Etxeko Ospitalizazioan arreta eman ez diegun 18 emakumeak ez ikustearen arrazoiak ezezagunak dira. Etorkizunera begira arrazoiak ezagutzeko azterketak egitea interesgarria izango litzateke.