Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

TRAUMATISMOAK. MOBILIZAZIOA – INMOBILIZAZIOA

Egileak:

A Gurrutxaga

X Lasa

Gipuzkoako anbulantziak


 LABURPENA

Politraumatizatuen harrerak arrakasta izan dezan, oso garrantzitsua da mobilizazioaren eta inmobilizazioaren atala. Alberdi ezberdinak beharrezkoak dituen jarrera integral bat behar da, hala nola, material aproposa, langile adituak eta azpiegitura koordinatua.

Gaixoa ospitalera eraman baino aurreko harrera egoki batek morbilitatea eta heriotza-tasa maila handi batean jaisten ditu.

HELBURUAK

• Inmobilizazio txarraren arriskuak ezagutzea eta mobilizazio zuzena egitea.

• Politraumatizatuen inmobilizazioari buruz gutxienezko jakintzak edukitzea eta inmobilizazioko materiala ezagutzea.

• Mobilizazio ohizkoenak ezagutzea eta praktikatzea.

• Politraumatizatu baten edo traumatismo baten aurrean nola jokatu behar den ezagutzea. Ondo eta gaizki dagoena bereiztea.

JARRAIBIDE OROKORRAK

• Gaixo bat inmobilizatzeko, prestatua dagoen nahiko jende behar da.

• Gaixo bat mugitzerakoan, beti bere burua-lepoa-gorputza lerrokatua mantendu behar dugu, errotazio eta luzapeneko mugimenduak saihestuz, eta bloke konpaktu bat izango balitz bezala mugituz.

• Egoerak uzten duen bitartean, gaixoa mugitu baino lehen, gorputz osoaren edo/eta gorputz-adarren inmobilizazio egoki bat egin behar da, arrisku hauek sahiesteko:

– Bizkarrezurraren ebaketa, ornoen desplazamenduarengatik.

– Odol-hodien ebaketa edo/eta muskuluen urradura, gorputz-adarren hausturarengatik.

• Traumatismoa gorputz-adar batean oinarritzen bada:

– Manipulatu aurretik eta ondoren, inmobilizatu behar den zatiaren balorazio neurobaskularra egin behar da (larruazalaren tenperatura, betetze kapilarra, pultsuak, sentikortasuna)

– Gorputz-adarraren zirkulazioaren eta sentikortasunaren kontrola izateko, zati distalena agerian utziko dugu.

• Aukera izanez gero, gaixoa mugitu baino lehen analgesia erabiliko dugu.

• Luxazio baten aurrean jende aditua egongo ez balitz ez da trakzioa egitea komeni. Gorputz-adarrak hartu duen posizio berdinean inmobilizatu behar da.

MOBILIZAZIOAK:

• “ Holandar Zubia ”

• Arraste arrunta

• “Segurtasun lateraleko posizioa ”

• “ Koilara metodoa ”

• “ Reuttek maniobra ”

• Aldeko Iraulketa

• Gaixoa lurretik aulkiarekin jaso.

• Kaskoa kendu:

– Noiz kendu behar den

– Noiz ez den kendu behar

(Bakoitzetik azalpen eta ikuste konkretu bat)

INMOBILIZAZIOA

• Lepokoa

• Ferula pneumatikoak

• Matrix ferulak

• Huts-ferula

• Huts-koltxoia

• Trakzio-ferula

• Ferno-keed (Body espinal)

• Taula espinala + burezurreko inmobilizadorea

• “Artazi moduko” esku-ohea

Helburua:

– Mina murriztea

– Odol-jarioa murriztea

– Ehun bigun edo samurretan lesioa mugatzea

– Hausturaren lekuan mugimendua mugatzea

PRAKTIKAK

Mobilizazio eta inmobilizazio teknika ezberdinen azalpena ikusi ondoren, hainbat irakaslek gainbegiratutako talde-praktikak.

 

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan