Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

OSASUN OHITUREN ALDAKETA: TABAKOA UZTEA

Egileak:

Jon Amilibia

Familia medikua. Legazpiko Osasun Zentroa


 ZERGATIA

 Gure osasuna geure ohiturekin lotuta dago. Hainbat gaixotasun kroniko arrunt prebenitu edo hobetu daitezke ohitura horiek aldatuz. Ohiturak aldatzea zaila da, baina egin daiteke. Ohituren aldaketa motibazioak bultzatzen du. Osasun-langileok motibazio hori indartu dezakegu gaixoaren aurrean azaltzen dugun jarrera eta jokaera egokituz.

 Elkarrizketa motibatzailea lan hori hobeki egiteko komunikazio-tresna talde bat da.

 

 IRABAZIAK

 Elkarrizketa motibatzaileak laguntzen digu:

·              Osasunaren prebentzioa eta promozioa lantzen.

·              Gaixoek gure aginduak hobeki betetzen.

·              Geure eguneroko bizimoduan erlazio hobeak edukitzen.

·              Geure eguneroko lanetik hobeki, erre gabe, irteten.

 

 HELBURUAK

 Orokorra

 Elkarrizketa motibatzailea erabiliz gaixoei euren osasun-ohiturak hobetzen laguntzea, Osasunaren Prebentzio eta Promoziorako ekintzak gauzatuz.

 

 Zehatzak

 Elkarrizketa motibatzailearen oinarrizko tresnak ezagutu eta geure eguneroko lanean erabiltzen ikastea:

-          Jarrera.

-          Teknikak:

·              Elkarrizketa aurkeztailea vs motibatzailea.

·              Galdera zabalak.

·              Entzumen erreflexiboa.

·              Laburpen baikorra.

·              Anbibalentzia lantzen.

·              Erresistentziarekin dantzan.

·              Aldaketaren etapak.

·              Eskala-galderak: garrantzia eta eraginkortasuna.

·              Esaldi automotibatzaileak.

·              Norberaren erantzukizuna.

·              Motibazioa aldakorra da, eta gaixoaren eta profesionalaren artean eraikitzen dute.

·              Jon nire laguna.

·              Etsaiaren abokatua.

·              Eta abar…….

 METODOLOGIA

 -          Aktiboa.

-          Parte-hartzailea.

-          Talde txikitan.

-          Norberaren esperientziak eta zailtasunak landuz.

-          Bideo-grabazioak.

-          Role-playing.

 

 IRAKASLEAK.

 -          Juan José Sagarzazu. Familiako Medikua. Oñatiko Osasun Zentroa.

-          Jon Amilibia. Familiako Medikua. Legazpiko Osasun Zentroa.

Osatzeneko Elkarrizketa motibatzailearen taldekideak gara. Azkeneko bost urtetan gai honi buruzko hainbat ikastero eman ditugu. Noizean behin Lehen Mailako hainbat Mediku eta Erizain, eta baita Espezialista batzuk ere biltzen gara geure kasu zailak lantzeko.

TABAKOA

Jardueraren helburu nagusiak

-          Gaixoak erretzeari uzten LAGUNTZEKO ezagupenak, jarrerak, gaitasunak eta teknikak HOBETZEA.

 Jardueraren helburu zehatzak

-          Tabakoari buruzko interbentzioaren garrantziari buruz SENSIBILIZATZEA.

-          Gure jarduerak INDIBIDUALIZATU ahal izateko, erretzeari uzteak suposatzen duen aldaketa prozesuaren faseak EZAGUTZEA.

-          Erretzaileari laguntzeko interbentzio-era ezberdinak erabiltzea, interbentzio minimoekin (motzak) eta interbentzio luzeekin lan eginez, gure kontsulten testuinguruan APLIKATUZ.

 METODOLOGIA

-          Eguneroko kontsultetan azaltzen zaizkigun kasuekin lan egingo dugu. Erretzeari uzteko asmotan datorren pertsonatik hasi eta beste arrazoi bategatik etorri baino PROMOZIO eta PREBENTZIOKO aktibitate bat beharrezkoa dela uste dugun pertsonaraino.

-          ROLE-PLAY eta VIDEOFEEDBACK teknikekin lan egingo dugu, partaideek gure ikaskideengandik gaixoei laguntzeko baliagarri zaizkigun tresnak ikasteko helburuarekin.

IRAKASLEAK

-          Juan Carlos Arboniés Ortiz.

-          Jon Amilibia Urzelai.

BALIABIDEAK

-          Europako Jauregiko gelak (Gasteiz).

-          U itxuran jartzeko aukera duten gelak.

MATERIALAK

-          Rotafolioa.

-          Kainoia.

-          Inprimakiak.

 

 

PARTAIDEAK

 

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan