Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

ELKARRIZKETA MOTIBAZIONALA

Egileak:

Ana Arillo

Maite Ayarra

Txantreako Osasun Etxea. Iruña / Uharteko Osasun Etxea


 Osasun profesionalen artean, betebehar garrantzitsuenetariko bat pazienteen portaera osasungarriak bultzatzea da, bai haien osasun maila hobetzeko, bai gaixotasunak saihesteko. Ohi denez, eginkizun hau informazio bidez betetzen da, hau da, ongi informatutako pertsona batek bizitza tankera osasuntsuagoak izaten ditu.

 Hala ere, informazio hutsa, nahiz eta ona eta pertsonalizatua izan, ez da nahikoa izaten pazienteengan aldaketak eragiteko. Elkarrizketa motibazionalaren bidez hauxe bilatzen da: pazientearengan zentratuta, hari erreparatuta, osasuntsu ez diren portaerei eta azturei buruzko miaketa eginez, kontraesanen gainetik konponbideak bilatzen laguntzea. Beste alde batetik, osasun arriskuez jabetzeaz gain, ahaleginak egiten dira pazienteak gaitasunak eskura ditzan.

 Oro har, honelako elkarrizketa oso interasgarria da osasun profesionalentzat, elkarrizketa motibaziolak mesede egiten dielako beren osasun mentalean, kontuan izanik profesionalen gogobetetasuna handitu eta ezintasun-sentimenduak baretzen dituela.

 Osasuntsua ez den aztura edo portaera bat aldatu ahal izateko, oso garrantzizkoa da pazienteak berak deserotasuna sentitzea bere buruarekin, zeren, nolabait ere ez zaio gustatzen bere portaerarekin, ez du “egin nahi” egiten duena. Lortzen baldin badugu pazientea askoz ere kontzienteagoa izatea, aldatzen lagunduko diogu eta, ondorioz, ordaindu beharreko prezioa ez zaio hain mingarria gertatuko.

 Protagonista pazientea da eta gu haren aldatzeko prozedura errazten dugun pertsonak izan gaitezke. Sortzen dugun harreman motaren arabera, aldaketa onerako edo txarrerako izan daiteke. Jarrera enpatikoek mesede egiten diete aldaketa-joerei, eta alderantziz, jarrera itxiek eta zurrunek azturen aldaketak eragozten ditu.

 Egon badaude ikas daitezkeen eta lagungarriak diren zenbait teknika ere, hala nola narraziorako sostengua, sinesmen eta emozioen miaketa edota zalantzak eta problemak onartzea ikastea. Horretaz gain, badira profesionalen zenbait ezaugarri eta gaitasun, elkarrizketa motibazionala bideratzeko oso inportanteak direnak: enpatia, xalotasuna, emozio hurbiltasuna eta zintzotasuna eta egiazaletasuna.

 

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan