Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Nola entzun gazteak hitz egin diezadan, nola hitz egin nerabeak entzuteko- goiza

Egileak:

XABIER LEOZ

Haurtzarorako auzoko teknikaria, SIÑARZUBI elkarteko kidea. Iruña.


 Haurrek behar eta eskubide bereziak dituzte. Osasun-arloan, haurrei tratu berezia ematen zaie 16 urte bete arte. Ordura arte beti gurasoen eskutik doaz osasun langileengana. Adin horretatik aurrera, gainerako helduek bezala beren kabuz joaten dira inoren laguntzarik gabe (gazteak hala nahi duenean, behintzat). Nerabe eta gazteak ez dira haurrak, helduak baizik, baina, azken batean etorri berriak heldutasunera, eta, horregatik, behar bereziak dituzte. Badirudi ez dela erraza nola jokatu nerabearekin. Gainera, nerabezaroaren inguruan hainbat estereotipo dugu, batzuetan batere laguntzen ez digutenak.

Osasun-arloko langileok askotan izaten dugun “sentsazio” nahiko zabaldua da haiekiko komunikazioa ez dela erraza. Sarritan, gutxi kontatzen digute, erantzun motzak ematen zaizkigu, eta ez dakigu ongi zenbateraino barneratzen duten guk hitz egindakoa.

Saltsa horretan murgiltzeko, nerabeekin komunikatzeko, ez dago errezeta magikorik, tailer honen izenburuak ideia horretara eramaten ahal bagaitu ere. Saltsa honetan murgiltzeko, “gazteei nola lagundu” gaiari iparra bilatzen laguntzeko, badira hezkuntza-irizpide batzuk lagundu diezaguketenak.

“Baina, irizpidetan geratuko gara, zehaztu gabe? Praktikan nerabeekiko harremana aldatzen lagunduko digun zerbait behar dugu jadanik!”. Hala pentsa dezakezue askok. Egon lasai! Bi ordu besterik ez badugu ere, lagunduko diguten bi tresna zehatz “dastatzeko” aukera izango dugu, “Entzumen Aktiboa” eta “Ni- mezuak”. Baina tresna horiek norabide egokian bideratuta egon behar dute. Horretarako behar ditugu hezkuntza-irizpideak, “Komunikaziorako jarrerak” deitzen ditugunak (Autonomia, Autoritatea, Onarpena eta Benekotasuna).

Guztion jakintza eta esperientzia erabiliko dugu, ezagunak izan ditzakezuen eszena batzuen analisia egiteko. Eszena horietatik abiatuta, gure arlo profesionalean lagungarriak izan daitezken jakintza berriak eraikitzen saiatuko gara, haien “dastaketa” txiki bat eginez.

Tailerraren arduraduna bi esperientzia baliotsuren oinordekoa da. Alde batetik, Iruñeko auzo batean hutsik egin gabe 20 urtez egin den “auzoko guraso eskola” izeneko esperientzia (erreferentzia teorikoak 90eko hamarkadan

Nafarroako Osasun eta Hezkuntza Departamentuek elkarrekin egindako Nerabe eta haien gurasoentzat egindako gidak dira, Espainian sarituak izan zirenak); eta, beste aldetik, auzo horretan bertan 2002tik aurrera garatutako Prebentzio Proiektua, haur eta nerabeentzako partaidetzan eta aisialdiko jardueretan oinarritua.

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren iraileko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Veronica Ruiz Pereda Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Erizaintzako zuzendariordeari hitza eman diote. Izan ere, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean errea...
Osasun Biltzarrean izena eman nahi duzu?
OEEren Osasun Biltzarraren 33. edizioa urriaren 25ean (ostirala) izango da, Zornotzako (Bizkaia) Zelaieta Kultur Aretoan. Gauzak horrela, egun horretako hitzaldi, mahai-inguru, tailer edota bertso-bazkarian parte hartu nahi duzuenok izena emateko aukera...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan