Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Zer da Mindfulness?

Egileak:

Fer Gorostiza Narbaiza


a) Sarrera

Hainbat itzulpen izan ditu Pali hizkuntzako Sati hitzean jatorria duen Mindfulness hitzak. Mendebaldean, Mindfulness terminoarekin itzuli zuten, mundu anglosaxoitik hasi baitzen mindfulness delakoaren hedadura. Gaztelaniaz, mindfulness edota atención plena esaten zaio. Euskaraz, unean uneko atentzioa/arreta edota Mindfulness, besterik gabe.

2.500 urte atzera egin behar dugu kontzeptu horren jatorria aurkitzeko. Budisten Vipassana meditazioan dago oinarritua, gauzak diren bezala ezagutzeko bidea da, juiziorik gabe, bere horretan, aldatu gabe. Darse cuenta de la experiencia presente con curiosidad, apertura a la experiencia y aceptación (Bishop-en definizioa).

Mindfulness ongizate fisikoa zein psikologikoa areagotzeko balio dezakeen meditazio mota bat da. Baita estresaren eragina gutxitzeko eta arazo klinikoak oso modu eraginkorrean tratatzeko ere. Gaur egun Zientziak zein hainbat erakunde publiko eta pribatuk abalatzen dute Mindfulness meditazioa.

Interbentzio psikopedagogiko bat bezala ere ezagutzen da Mindfulness, eta esparru pedagokiko, psikologiko eta neurozientifikoetan ospe handia irabazi du.

Interbentzio psikopedagogikoa, pertsonak bere eboluzioan laguntzeko erabiltzen diren hainbat teknika eta estrategiaz osaturik dago, eta gaitasun kognitiboak eta sozialak garatzean datza.

Jon Kabat-Zinnek dio, mindfulness, unean unekoari, nahita, norberak horrela erabakitzen duelako, erreparatzea dela, juiziorik egin gabe.

Arreta modu honek gure bizitzan gertatzen ari denarekin modu zuzenean erlazionatzen laguntzen digu, unean unekoarekin. Honela, gure benetako errealitateari erreparatzeko aukera dugu, eta estresa, mina, gaixotasuna, maite dugun jendearen galera, edota gure bizitzako bestelako erronkak modu kontzientean lantzeko. Atentziorik gabeko bizitzak, ordea, ardura gehiago ekarriko digu, buruan izango dugulako beste garai batean gertatutakoa edota gertatzeke dagoena eta arduratzen gaituena. Jarrera honek, akatsak egitera eramaten gaitu, gauzak ahaztera, eta geure burua isolatzera, unean unekoari moldatu beharrean, errealitateari modu automatikoan erantzuten diogulako.

Mindfulnessek gure barruko oreka errekuperatzen laguntzen digu gure alderdi pertsonal guztiei, modu integralean, erreparatzen diegulako. Mindfulness praktikatuz gero, argitasuna eta gupida garatzen ditugu.

Azkeneko 15 urteetan ugariak izan dira Mindfulnessen oinarritutako interbentzioak (MBI) eta gizarteko alderdi ezberdinetan garatu dira.

 

b) Mindfulnessen jatorriak

Jon Kabat-Zinnek, 1979an, University of Massachusetts Medical School-en abian jarri zuen “Stress Reduction and Relaxation Program” izenekoan dago hezkuntza-psikologia arloko esku-hartze honen jatorria. Kabat-Zinnek 8 asteko programa proposatu zuen unibertsitateko ospitaleko pazienteentzat eta MBSR (Mindfulness Based Stress Reduction) deitu zion. Eskaintza hau Medikuntza Sailak ere bere egin zuen.

Meditazio budista eta interbentzio psikopedagokiko honen artean dagoen aldea meditazioa tresna terapeutiko gisa onartzea da, ordura arte ez bezala. Osasun-zientziaren barruan sartzen da meditazioa.

Kabat-Zinnek, estresari, minari eta gaixotasunari aurre egiteko, iparamerikarren eskura jarri nahi izan zuen Budaren metodoaren esentzia.

Hainbat dira meditazioa eta psikoanalisia lotuz lan egin dutenak, besteak beste, Karen Horney eta Eric Fromm (1960), “Mendebaldeko eta Ekialdeko Psikoterapia” idatzi zuen eta kontra-kulturako kide ezaguna den Alan Watts, (1961), eta Fritz Perls (Gestalt Therapy). Marta Linehanek DBT (Dialectical Behabior Therapy) deiturikoa garatu zuen, Nortasunaren Mugako Nahasmenduaren inguruko Mindfulnessen aplikazioa.

Psikologia transpertsonalak, (Maslow-k 1969an sortua), Mindfulness bere ikerketa-helburu hartu zuen eta, horri esker ekin zitzaion, 1960ko hamarkadaren bukaeran, mindfulness mugimenduari. Psikologia honek meditazioaren kultura-molde ezberdinak teoria orokor batean integratu zituen, MSC teoria izenekoan (Tart 1971).

1976, Goldstein, Kornfield, Salzberg y Jacqueline Mandell Insight Meditation Society (IMS) sortu zuten, “vipassana” mugimenduaren muina izan zena, eta hortik sortu zen Kabat-Zinnen inspirazioa eta mindfulness mugimendu garaikidea.

1970eko eta 1980ko hamarkadan, mendebaldeko psikologo eta terapeuta askok txertatu zituzten meditazio budistatik sortutako praktika hauek mendebaldeko psikologian, psikoterapia indartzeko.

Baina, mindfulnessen sorreraz hitz egitean, Kabat Zinn medikua agertzen da bereziki. Masachusset-eko klinika unibertsitarioan egiten zuen lan eta estresaren esparrua zuen langai. Esan dezakegu berari esker agertu zela Mindfulness zientziari lotuta. Eta horrela, zientziak bedeinkatua, hartu zuen Mindfulness-ek gaur egun duen indarra, eta medikuntzan ordura arte ikusten ez zen gorputzaren eta buruaren (senaren) arteko harremanaren argitan ikusten hasi ziren gizakiak aurrerantzean.

Estresari eta antsietateari aurre egiteko teknikak oso modu arrakastatsuan aplikatzen zituen Kabat Zinnek eta, hori dela eta, depresioaren ikerketan ari ziren garai hartako ospe handiko hainbat psikologo ezagunek -Williams, Seagel y Teasdal- ere metodoari jarraitu zioten eta honela eman zuen mindfulness-ek medikuntzatik psikologiarako saltoa, Mindfulnessen oinarritutako MBCT terapia kognitiboaren eskutik.

Psikiatrian ere izan zen mindfulness mugimendua. Fraile doktorea izan zen aitzindarietako bat, eta Kabat Zinn baino lehenago, arestian aipatu bezala, Marta Linehanek DBT (Dialectical Behabior Therapy) garatu zuena, Nortasunaren Mugako Nahasmenduaren ingurukoa.

Mindfulnessa edonorentzat da egokia, unean unekoari erreparatzen diolako, eta haren oinarrietako bat gorputzaren kontzientzia lantzea delako. Gaixotasun psikikoa duen jendea buruan galtzen da, gorputzetik urrun bizi da, harekiko loturarik gabe, eta lotura hori lantzea ezinbestekoa da beraientzat, errealitatearekin harremanetan jartzeko. Gorputza segurua da terapian, ez dago inori kalte egiteko arriskurik. Gaur egungo psikiatrian, gorputza ardatz duen enbodiment teknika erabiltzen da. Zenbat eta gehiago egon gorputzean, orduan eta toki gutxiago egongo da auto-erreferentziapeko pentsamenduetarako, hain zuzen ere, ezaugarri patologikoen adierazleak direnak.

Neurozientzian ere izan du eragina Mindfulnessek. Gaur egun estimulu baten aurrean burmuinean gertatzen dena neurtzeko tresneria dago, eta tresna horiek erabiliz, meditatzaile baten burmuineko aldaketak ikus daitezke, adibidez, neo-cortex-a garatu egiten dela meditazioarekin. Neo-cortex-a gure burmuinaren elaboraziorik gorenena da, funtzio exekutiboa ematen den tokia. Hortik ondoriozta daiteke alderdi honen garapenak izan dezakeen garrantzia.

Estresaren inguruko hainbat ikerketa egin ondoren, psikoterapian ikusi da, gizakiok gure bizitzaren esperientziaren zati bat saihestu nahi izaten dugula, gustatzen ez zaigulako eta, dirudienez, horrek sortzen digu egonezina, gaizki sentitzea, eta arazo psikologikoak izatea. Tresna bat behar zuen psikologiak esperientziaren onarpena lantzeko, eta horretan laguntzen dio meditazioak, mindfulnessek.

Zertan gabiltza Mindfulness egiten dugunean?

          Behatu: gertatzen denari arretaz begiratu, saihestu gabe, onartuz, gustukoa izan ala ez. Hasieran, zaila izaten da zentratzea, buruak eraman egiten gaituelako, baina praktikarekin lortzen den zerbait da.

          Deskribatu: Jende askorentzat oso zaila izaten da bere esperientzia hitzetan jartzea eta, adibidez, ezinbestekoa da tratamendu psikologiko batean. Mindfulnessekin, gertatzen zaizkigun egoerei eta haien aurrean ematen ditugun erantzunei hitzak jartzen trebatzen gara.

          Gertatzen ari denaz jabetu ondoren, erantzuten ikasi: Unean uneko egoera atentzioz behatuz gero, ez zaigu burua beste toki batera joango, eta modu eraginkorragoan erantzungo diogu gertatutakoari.

          Barne-esperientzia ez epaitzen ikasi: Ikuspuntu ez-ebaluatzaile batetik begiratu egoerak, etiketak ezarri gabe, ona-txarra, onuragarria-kaltegarria, eta abar, eta esperientzia den bezala aztertu, aurreiritzirik gabe. Lan honetan hasten garenean konturatzen gara une oro ari garela aurreiritzietan, gauza guztiak epaitzen. Lan honekin gauzak bere horretan onartzen ikasten dugu eta horrek, besteekiko onarpen enpatiko batera eramaten gaitu.

          Ez erreakzionatu barne-esperientziaren aurrean: emozioak eta pentsamenduak, gure buruaren produkzioak direla ikasten dugu, eta, haiek bere zurrunbilora eraman ez gaitzaten, datozen bidetik alde egiten uzten trabatzen gara.

Azken finean, gertatzen zaizkigun gauzen aurrean modu automatikoan erreakzionatzen dugula konturatzea eta horrek gure bizitza baldintzatzen duela da helburua.

Geure burua nolakoa den konturatzea eta den moduan onartzea da helburua, gure historiek baldintzatzen gaituztela, eta, horren eraginez, modu jakin batean erantzuten diogula bizitzari. Baina, erantzuteko modu horiek ere alda daitezke. Bizitzari aurre egiten lagunduko digu mindfulnessek, esku hartzeko modu aproposak erabiliz, automatikoki erantzun gabe, gauzak diren moduan onartuz.

Mindfulnessek pertsona gisa garatzen laguntzen digu.

Teknika honetan trebatzeko, objektu batean jartzen dugu atentzioa, eta arreta mantentzen saiatzen gara. Gertatzen da, baina, behin eta berriro joaten zaigula burua pentsamenduetara eta batzuetan pentsamenduekin. Horietan egin behar dugun bakarra hurrengoa da: behin eta berriro bueltatu aukeratutako objektura, egoera den bezala onartuz, eta gertatutakoa epaitu gabe. Normalean arnasa da behatzen den objektua.

Mindfulnessek, prozesu fisiko, emozional eta mentaletatik distantzia hartzen lagunduko digu, beste modu batean ikusten gertatzen zaizkigunak, beste ikuspuntu batetik begiratzen, haiekin identifikatu gabe.

Mindfulness psikoterapia zientifikoan dago kokatuta gaur egun, hirugarren belaunaldiko terapia kognitibo konduktualean. Terapia honek ikerketak egiten ditu eta emaitzak neurtzen ditu. Hortik datorkio izaera zientifikoa.

Mindfulnessen emaitzen inguruan liburu asko idatzi da. Horietako batzuk jarraian:

-       Hiriguneko biztanleekin egindako 8 asteko MBSR programa batean parte hartu zuten pertsonek hobekuntza erakutsi zuten haien portaera sozial zein emozionalean, eta baita osasunean orokorrean ere. (Roth B., 2004).

-       Argitaratutako 20 estudioen meta-analisia egin zen eta ondorioztatu zen MBSR programak estresa gutxitzen zuela, eta sintoma fisikoak eta ongizatea orokorrean hobetzen zuela. (Grossman P., 2004).

-       MBSR programak erakutsi zuen mindfulnessek estres-maila altua zuten medikuntzako ikasleengan eragin onuragarria izan zuela. (Shapiro SL., 1998).

-       Hiriguneko biztanleekin egindako MBSR programaren ondoren, familia-medikuarenganako bisitak gutxitu egin ziren populazio horretan. (Rosenzweig S,2003).

-       Ohiko tratamenduak gehi MBSR programak psoriasia gutxitzen izan zuen eragina. Antzerako emaitzak lortu ziren asma zuten pertsonekin. (Kabat-Zinn J., 1998; Roth B., 2002).

-       Mindfulness programa baten bidez txertoen aurrean suertatzen diren erantzun immuneak gutxitu ziren, baita estresak edota estresa eragiten duten eginkizunek gorputzean sortzen dituzten erantzun immuneen eragina ere.

-       Meditazioaren praktika erregularrak melatonina maila igo zuen bularreko minbizia jasandako pazienteen kasuan. (Massion AO., 1995).

-       8 asteko MBSR programa batean parte hartu eta bularreko nahiz prostatako minbizia zuten pazienteengan ikusi zen estresak eragindako sintomak hobetu egin zirela, eta ondorioz haien bizi-kalitatea. (Carlson LE., 2004; Speca M., 2000).

-       Medularen transplantea jasandako pazienteek Mindfulnessen bidez hobera jotzea. (Horton-Deutsch S., 2007)

-       Tentsioaren kontrolean ere Mindfulness-ek erakutsi du praktikan balio duela. (Maninkonda, P., 2005; Barnes VA, 2004)

-       Antsietatearen inguruko epe luzeko ikerketa batek erakutsi zuen pazienteen osasunak hobera egin zuela, subjektiboki zein objektiboki, Mindfulness meditazioa hiru urtez praktikatu ondoren. (Miller JJ., 1995).

-       Antsietatea eta depresioa jasaten zuten pazienteekin egindako hiru hilabeteko MBCT programa batek hobekuntzak erakutsi zituen pazienteen osasunean, eta parte hartu zuten haietako batzuk, ikerketa ondoren, jarraitu zuten mindfulnessa praktikatzen. (Finucane A., 2006)

-       MBCT programaren bidez ikusi zuten paziente depresiboen artean, hiru agerraldi  edo gehiago izandakoetan, berriro sortzeko arriskua gutxitu egiten zela. (Teasdale JD., 2000)

-       Erretzeari uzteko terapia gisa ere arrakastatsua izan zen, partaideen erdiak utzi egin ziolako 8 asteko MBSR programa egin ondoren, eta 6 aste geroago ere, erre gabe jarraitzen zuten. (Davis JM., 2007)

-       Jon Kabat-Zinnek, min kronikoa zuten pazienteekin egindako hamar asteko programaren emaitza izan zen, %65ak hobera egin zuela. Eta gehiengoak aldartean eta sintoma sateliteetan ere hobera egin zuen. Autoestima eta gorputzaren irudian ere hobera egin zuten eta, horren ondorioz, antsietatea eta depresioa gutxitu egin zitzaizkien eguneroko bizitzan, botika gutxiago hartuta. (Kabat-Zinn J., 1985)

-       Onkologiako erizainekin egindako Mindfulness programa batek erakutsi zuen erizain horien erresilientzia eta lidergoa areagotu egin zela. (Rishel C., 2015)

-       Asko dira medikuntzako eta erizaintzako pertsonekin egindako Mindfulness-programak eta emaitza oso onekin. Onuragarria dela erakusten dute. (Krasner MS. et al., 2009; Martin-Asuero A., 2010; Pedraja Navas JM. 2015)

-       Gaixo kronikoak zaintzen dituzten pertsonekin garatutako eta Mindfulnessen oinarritutako programak ere onurak izan ditu. (Myers RE. et al., 2015)

-       Eta abar luze bat.

Mindfulnessen eraginko

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren azaroko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Begoña Velasco Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko erizainari eta Beatriz Martinez arlo bereko teknikariari hitza eman diete. Osasunbib...
Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan