2. Wikipedia eta osasuna: bikote banaezina
Egileak:
Galder Gonzalez LarraƱaga
EHU
Wikipedia munduko 5. webgunerik bisitatuena da. Ingelesezko bertsioak 250 milioi artikulu erakusten ditu egunean. Euskarazko webgunerik bisitatuena ere bada, 80.000 artikulu baino gehiago ikusten baitira egunean. Entziklopedia gisa, munduko ezagutza guztia pertsona guztien esku utzi nahi du, libre. Bisio horrekin milaka artikulu ditu gaixotasun, sindrome, sendagai edo terapien inguruan; medikuntzako entziklopedia ireki handiena da gaur egun.
Ardura handia da Wikipediak duena, beraz: medikuntza-alorreko milaka artikulu eskaintzen ditu, eta kalitatez egin behar du, informazio zehatza, zuzena eta fidagarria eskainiz. Helburu horri eutsiz, hainbat proiektu garatu dira: WikiMed proiektuak milaka orrialde idatzi ditu zehaztasun handiz. Munduko hainbat hizkuntzatara itzuli dira eta sarerako sarbiderik ez duten herrialdetarako offline bertsioa eskaini da.
Wikipedian euskaraz medikuntzari buruzko informazio egokia, zehatza eta sinesgarria emateko beharrezkoa da medikuntzako profesionalen laguntza, auzolanean eraikitzen dugun proiektu hau indartzeko. Tailer honetan Wikipedian medikuntzari buruz idazteko oinarrizko ikastaroa eskainiko dugu, eta medikuntzako profesionalen wikilari-sare bat sortzen saiatu.