3. Know Pain, No Pain
Egileak:
Amaia Etxebarria
Gixane Orrantia
Maider Azkuenaga
Fisioterapeutak
Guk geuk, profesional sanitariook, eman behar diegu herritarrei osasun-gaiei buruzko ezagutza eta informaziorik eguneratuena. Minak eraginda bizitza normala ezin egin izatea kontsulta-gai ohikoa eta errepikakorra da gure praktika klinikoan. Gure pazienteei laguntzen ari gatzaizkie, benetan? Edo guk ematen dizkiegun informazio eta aholkuak dira, agian, arazoaren parte?
Tailerrean, minari buruzko informazio eguneratua emateko asmoa daukagu, neurozientzien aurrerapenetan oinarritua. Minaren kontzeptua sakon jorratuko dugu, burmuinak daukan rola, eta kulturaren parte hartzea mina antzemateko ikaskuntzan. Birkontzeptualizazio honek gure pazienteentzako diskurtso berria sortuko du, izan ditzaketen sinesmen okerrak alde batera uzteko lagungarri izango zaiena, eta minari aurre egiteko jarrera aldaraziko diena, beldurra baztertuz eta sendatzeko bidean jarriz. “Know pain, no pain” (mina ezagutzea minik ez izateko modurik onena da).