Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Psikoterapia laburra elikaduraren asalduretan

Egileak:

Irati Fernandez de Lezeta

IƱaki Agirrezabal

Gasteizko San Martin Osasun Zentroa.


         Gauza jakina da gu guztiontzat kontsultetara bisita egiten diguten pertsonek dakartzaten arazoen artean, “guztiz biologikoak” direnez gain, kutsu emozionala duten edo pertsona-arteko harremanen ondorio diren problemak oso ugariak direla.

 

Gure kontsulten %30a arazo psikosozialek betetzen dute; horrenbestez, ezinbestekoa zaigu era honetako gaiak jorratzeko prozedura efizienteak ezagutzea, eta haietako bat  Psikoterapia Laburra da. Izenak ondo dioen bezala, helburu terapeutikora biderik labur eta errazenetik iristen da, eta denbora gutxian lortzen ditu helburuak beraz.

 

Denbora laburrean pazienteen eta haien familien egonezina hobetzeko gai den tresna multzo honek %66-80ko arrakastak lortu ditu burututako ikasketetan.

 

Hau guztia dela eta, Psikoterapia Laburra ezagutu eta praktikan jartzeak, pazienteen osasuna hobetzeaz gain, satisfazio profesionala ere hobetzen du.

 

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan