Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriakrss

Solasaldia Elgoibarren apirilaren 1ean: Osakidetza eta euskara

2025-03-25

"Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak ´Euskararen Osasuna Osakidetzan´ izeneko solasaldia antolatu dute Osakidetzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.   Ekitaldia apirilaren 1ean, asteartea, izango da, 18:30etik aurrera, Aita Agirre kulturguneko areto nagusian, eta bertan izango dira Garbiñe Garai, Euskararen normalkuntzarako teknikaria Debabarreneko ESIn (Osakidetza), eta Ana Bereziartua, Elgoibarko anbulatorioko ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

"Ikerketa-sareak sustatzea da Pediatria Topaketen helburuetako bat"

2025-03-03

Apirilaren 3an egingo dituzte XVII. Pediatria Topaketak, Eibarren, Euskal Herriko Lehen Mailako Pediatria Elkarteak eta Euskal Herriko Pediatria Elkarteak antolatuta, OEE-Osasuna Euskalduntzeko Elkartearen eta UEU-Udako Euskal Unibertsitatearen laguntzarekin. Hain zuzen ere, antolaketa-lanetan dabiltzan Idoia Serrano Pejenaute, Oihane Garmendia Zabaleta eta Elene Lejarzegi Anakabe Medikuntzan graduatuak elarrizketatu dituzte UEUren webgunean. Hirurek dute Pediatriako espezializazioa Gurutzetak...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

"Osatuberri" aldizkariaren zenbaki berria kalean da jada

2025-02-26

Osakidetzak euskara hutsean argitaratzen duen "Osatuberri" aldizkariaren urtarrila-otsaileko zenbakia eskuragarri dago jada. Besteak beste, Gorlizko Ospitaleari BPSO-Best Practice Spotlight Organization programaren barnean eman dioten izendapena betetzen ditu argitalpenaren lehen orrialdeak. "Osakidetzako zentroari, osasun-arreta etengabe hobetzeko duen konpromisoagatik" aintzatetsi dute erietxea. Bestalde, "Osagaiz" aldizkariak antolatzen duen Osasunaldia osasun...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osasunaldian entzule gisa parte hartzeko aukera egongo da

2025-02-26

Osagaiz aldizkariak apirilaren 10ean egingo du Osasunaldiaren 4. edizioa, UEUrekin eta UPV/EHUko Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetzarekin zein Medikuntza eta Erizaintza, Farmazia eta Psikologia Fakultateekin elkarlanean. Jardunaldi honetara aurkeztu ahal izango dira azken bi-hiru ikasturteetan osasun-zientzietako ikasketen bukaeran aurkeztu diren gradu-amaierako lanak: medikuntza, erizaintza, farmazia, odontologia, fisioterapia eta psikologia. Hain zuzen ere, apirilaren 1era ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik

2025-02-17

Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko aukera izango dute. Matrikula zabalik dago. Horretaz gain, topaketetarako komunikazioak bidaltzeko epea ere ireki dugu martxoaren 10a arte. Argibide gehiago hemen sakatuz.  Gehiago irakurri

Iruzkinak(1)

Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute

2025-02-17

"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasungintza euskalduntzeko mugimenduak. Horregatik, EAEko Osasun Itunaren eztabaidan diharduten alderdiei, sindikatuei eta eragileei euskararen gaia lehen lerrora ekartzea eta ondoko zortzi aldarriak barneratzea eskatzen diete. Aldarrikapenekin bat ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Miren Altuna Azkargorta: "Kalitatezko loak gure gorputzeko organo eta sistema guztietan du onura"

2025-02-11

"Loaren kalitatea narriadura kognitiboaren prebentzioan eta tratamenduan aztertu beharrekoa" azterketaren nondik norakoak jaso ditu Osagaiz online aldizkarian Miren Altuna Azkagortak (Zarautz, 1988). Hain zuzen ere, OEEk urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun BIltzarrean aurkeztu zuen lana zarauztarrak. CITA-Alzheimer fundazioko Maite García Sebastiá, Jon Saldias Iriarte, Marta Cañada Rodriguez, Mirian Ecay Torres eta Pablo Martínez-Lage Álvarez l...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Amaia Mendizabal Olaizola: "Bizitzaren medikalizazioa zera da, pertsona baten sufrimendu arrunta arazo medikotzat hartzea"

2025-02-10

"Bizitzaren medikalizazioa" hizpide, urtarrilean Amaia Mendizabal Olaizola Osakidetzako Bidasoako ESIko Lehen Mailako Arretako farmazialariari egin zioten elkarrizketa, Osatuberri.eus agerkari digitalean. Hain zuzen ere, bera izan zen OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren hizlarietako bat. "Min kronikoari aurre egiten" izeneko mahai-inguruan parte hartu zuen. Osatuberrin egindako elkarrizketa irakurtzeko sakatu hemen...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Abian da Osasunaldia osasun-zientzien gradu-amaierako lanen 4. Jardunaldia

2025-02-07

Osagaiz aldizkariak osasun-zientzien gradu-amaierako lanen 4. Jardunaldia antolatu du. Lankide izango ditu UEU eta UPV-EHUko Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetza eta Medikuntza eta Erizaintza, Farmazia eta Psikologia Fakultateak. Jardunaldia 2025eko apirilaren 10ean izango da. Helburua gradu-amaierako lanei ikusgarritasun handiagoa ematea da. Jardunaldi honetara aurkeztu ahal izango dira azken bi-hiru ikasturteetan osasun-zientzietako ikasketen bukaeran aurkeztu diren gradu-...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute

2025-01-13

UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerketa horien emaitzak zabaltzea dira. Artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute. Webgune berrituan aurkituko duzue informazio guztia.  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan

2025-01-08

"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu zen. Hona hemen Osatuberrin Ruben Garciari eskainitako hitzak: Profesional konprometitua genuen Ruben. Euskadiko LMAko Pediatriako Elkarteko presidentea ez ezik, Euskal Herriko Pediatria Elkarteko kidea ere izan zen, baita “Hijos de E...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Urtarrilaren 30etik aurrera, "Euskara finduz" ikastaroa hileko azken ostegunetan

2025-01-08

COMGI-Gipuzkoako Medikuen Elkargoak “Euskara finduz” ikastaroa antolatu du. Aurrez aurreko saioak urtarrilaren 30etik azaroaren 27ra bitartean izango dira, hileko azken ostegunetan*, 17:30etik 19:30era, COMGIren Urumea auditorioan (Frantziako pasealekua, 12. Donostia). Horretaz gain, urrutitik egiteko aukera egongo da, Teams bidez. COMGIko elkargokideek dohainik izango dute izen-ematea. Euskararen oinarriak zein hizkuntza-maila finkatu eta ohiko akatsak saihestea izango da ikastaro...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak

2024-12-09

Osakidetzako euskara-aldizkariaren azaroko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Begoña Velasco Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko erizainari eta Beatriz Martinez arlo bereko teknikariari hitza eman diete. Osasunbiba proiektua garatu du bertan, osasun-arloko langileen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin. Osatuberrira joateko sakatu hemen. 

Iruzkinak(0)

Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna

2024-12-02

Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hitz egiten; egoiliarrek ere poster zientifikoen aurkezpenean lekua izango dute... Halaber, aintzatezpenerako tartetxoa ere izango da: euskara sustatu duten langile-talde batzuen lana azpimarratuko da oroigarri bat emanez. Euskararen Eguna ospatz...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

OEEren Osasun Biltzarraren hitzaldia ikusgai

2024-11-29

Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan hitzaldian parte hartu zuten osasun-arloko profesionalek esandakoak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Hitzaldia: "Historia klinikoa euskaraz: beharra eta eskubidea" Moderatzailea: Itziar Lasa Beitia, familia-medikua Hizlariak: - Olatz Perez de Viñaspre Garralda: "Itzulbide: osasun-txostenen itzulpen automatiko neuronala". https://youtu.be/W5ch4QTIRck ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai

2024-11-19

Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta doluaren prozesuei buruzko trilogia dokumental baten analisia". - 11' 00" "D bitamina, botiketatik haratago". - 18' 24" "Loaren kalitatea narriadura kognitiboaren prebentzioan eta tratamenduan aztertu beharr...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai

2024-11-11

Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaixotasunak polifarmaziatik kanpo" Moderatzailea: Maitena Urberuaga Ertze odontologoa eta EHUko irakaslea Hizlariak: - Ana Urrutia Beaskoa, LIbera-Caren lotura fisiko eta kimiko kentzeko metodologiaren egilea https://youtu.b...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Sarean da Osasun Biltzarrari buruzko Osagaiz aldizkariaren ale berezia

2024-11-06

Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean da jada. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenaren ale berezian, urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarrean landutako gaiak aurkituko dituzu, ondoko loturan: https://labur.eus/Q0exV    Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Testu laburren lehiaketa antolatu du FEUSEk

2024-11-06

Aurten ere euskarazko testu laburren lehiaketa antolatu du FEUSE-Farmazialari Euskaldunen Elkarteak. Gauzak horrela, abenduaren 31ra arte egongo da lanak aurkezteko aukera. Irabazleak 300 euroko saria eta ziurtagiria jasoko ditu. Horretaz gain, "Farmaberri" aldizkari elektronikoan argitaratuko dute testua. Jarraian lehiaketaren oinarriak: 

Iruzkinak(0)

OEEren Osasun Biltzarraren lehen mahai-ingurua ikusgai

2024-11-05

Urriaren 25ean Zornotzako Osasun Biltzarrera joateko aukerarik izan ez zenutenok astero argitaratuko ditugun bideoetan ikusteko aukera izango dituzue jardunaldian egondako solasaldiak. Aste honetan lehenengo mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Lehenengo mahai ingurua: "Min kronikoari aurre egiten" Moderatzailea: Karmele Benito del Valle Ortiz familia-medikua eta EHUko irakaslea Hizlariak: - Amaia Mendi...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

 1 2 3 >>  Amaiera

Azken Berriak

Solasaldia Elgoibarren apirilaren 1ean: Osakidetza eta euskara
"Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak ´Euskararen Osasuna Osakidetzan´ izeneko solasaldia antolatu dute Osakidetzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.   Ekitaldia apirilaren 1ean, ...
"Ikerketa-sareak sustatzea da Pediatria Topaketen helburuetako bat"
Apirilaren 3an egingo dituzte XVII. Pediatria Topaketak, Eibarren, Euskal Herriko Lehen Mailako Pediatria Elkarteak eta Euskal Herriko Pediatria Elkarteak antolatuta, OEE-Osasuna Euskalduntzeko Elkartearen eta UEU-Udako Euskal Unibertsitatearen laguntza...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan