Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

OEEren topaketak, azaroaren 19an: Osasun Administrazioen Hizkuntz Politikak

2011-11-07

Gaia: orain arte osasun-administrazioetan euskara normalizatzeko egindako lanen azterketa
Nori zuzendua: bere osasun-zentroan edo ospitalean euskara bultzatu nahi duten langile sanitario eta ez sanitario guztiei, euskara teknikariei, euskaragatik kezkatuta dauden osasun-zerbitzuen erabiltzaileei
Lekua: Eibarko Markeskoa Jauregian, UEUren egoitzan
Noiz: Azaroaren 19an, larunbata, goizez.
Komunikazioak: aurkezteko aukera dago, azaroaren 15erako beranduenez
Bazkaria: goizeko topaketa amaitu ondoren, elkar ezagutzeko eta harremanak estutzeko, bazkaria izango da. 25 euroko kostua dauka. Izena ematean jakinarazi.
Izena ematea: doakoa da, baina izena eman behar da OEEren Idazkaritzan: oeejardunaldiak@iberba.ws, 944 042 720.
Hizlariak: Paul Bilbao (Kontseilua), Roberto Manjon (Osakidetzako Euskara Teknikaria),  Adrian Hugo Llorente (Medikuntzako ikaslea 5. mailan), Garbiñe Petriati (Hizkuntz Eskubideen Behatokia), Komunikazio egileak. Ondoren, mahai ingurua egingo da, eztabaida irekia eskainzeko.

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan