Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Euskara gehiago erabiltzeko Osakidetzak prestatutako identifikazio-sistema geldirik

2012-03-19

Berriki prentsan argitaratu denez, Osakidetzak eskaintzen dituen zerbitzu elebidunak herritar euskaldunen aurrean identifikatzeko sistema integrala dauka, bai langile bakoitzari dagokionez bai unitatearen mailan. Sistema horren helburua herritarrari osasun-arreta euskaraz jasotzeko bidea erraztea litzateke, herritarrak begirada batez jakingo lukeelako euskaraz zein unitatek eta langilek artatu ahal duen, haztamuka edo galdezka ibili gabe.
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak (OEE) horrelako proiektu baten aldeko jarrera erakutsi nahi du, euskaldunari ahalik eta gehien erraztu behar baitzaio bere hizkuntzaren erabilera. Azken mendeetan, hala ere, kontrakoa egin da, izan ere, euskaldunari gero eta eragozpen gehiago jarri zaizkio, bere hizkuntza alboratu eta bere burua ukatuz.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan