Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

ETB 1eko Zaindu saioari buruz

2012-04-01

Iñaki Peñak idatzitako gutuna:

Gogoratuko duzue: ETB-1ek saio berria abiatu du, “Zaindu!” izenekoa, eta bertan osasunari buruzko gaiak jorratzen dituzte. Azken saioan, ladies and gentlemen, testigantza guztiak gazteleraz eman dituzte, euskarazko azpitituluekin. Aupa Isuntza! Entzun duzuena, Euskal Herrian ez dago familia-mediku, psikiatra edo gaixo euskaldunik depresioari buruzko erreportaje bat osatzeko. Eta geu enteratu barik.

 

 Gai hau dela-eta, hausnarketa bat: Sarritan telebistarako edo bestelako hedabideetarako jende euskaldunik ez da agertzen hainbat jende euskaldunen lotsa, diskrezioa edo dena delakoagatik. Gutxi gara eta lotsatiak? Ez dut uste, baina bai lotsak, diskrezioak eta dena delakoak ederto astindu behar ditugula ikusgarriak eta entzungarriak izatea nahi baldin badugu. Gainera zenbat eta aurpegi eta ahots gehiago, hainbat eta hobeto, ez duzue uste?

Honen arira, beraz, Iñaki Peñak mezu bat bidali du ETBra, Osasun Arloko eta espezialitate guztietako langile euskaldunak badaudela gogoraraziz.

Arratsalde on,

Iñaki Peña naiz, Osakidetza medikua eta Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen zuzendaritza batzordeko kidea. Geure elkartean urtero kongresua antolatzen dugu gai medikoei buruz eta bertan osasungintzako arlo askotako profesional euskaldunak batu ohi gara. Urtean zehar beste hainbat ekimen burutzen ditugu, beti ere gure hizkuntza esparru zail baina garrantzitsu honetan erabili eta sustatzeko helburuarekin. 

Geure zereginen artean, profesional euskaldunen sarea osatzea dugu, eta besteak beste hedabideekin geure zubi lanak eskaintzen ditugu erreportaje, artikulu edota bideoetan pertsona espezifikoek (espezialistek edo bestela) parte hartzeko. Horrela egin izan dugu orain arte ETB-1, Euskadi Irratia eta bestelako hedabideekin.

Kontua da “Zaindu!” izeneko saioa berriki abiatu dutela ETB-1en, ikusmiraz segitzen ari garela eta lehenik eta behin gai hauetaz arduratzearren zoriondu nahi zaituztegu. Hala ere, kezkaz jaso ditugu hedabide batzuetan zabaldutako iritzi batzuk, zehazki “Osasun Mentala. Tristura vs Depresioa” saioari buruz, eta bat egiten dugu oro har iritzi haiekin, noski. Izan ere, bertan agertzen diren testigantza guztiak gazteleraz eman dituzte, azpitituluekin baina. 

Hau dela eta, geure burua eskaini nahi dizuegu saioak egiteko zuengana profesional euskaldunak bideratzeko. Hain zuzen ere, osasungintzako arlo guztietako langile euskaldunak bagaudelako, eta oso garrantzitsutzat jotzen dugulako gizartean euskara eta osasuna lotuta erakustea, gizarteak medikuntzari buruz euskaraz entzutea, geu ikusgarri eta entzungarri izatea alegia. Are gehiago geure telebistako kate euskaldun nagusian.

Mila esker arretagatik aldez aurretik. Zeure erantzunaren zain, agur t’erdi.

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan