Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Bizkaiko Sendagileen Elkargoan Euskara Batzordea sortuko da

2012-06-28

Pasa den urtearen amaieratik Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen eta Bizkaiko Sendagileen Elkartearen artean maiatzean egin den Osasun Biltzarra aurrera atera ahal izateko elkarlana hasi zen. Orain balantzea egin ondoren, aurrera begira, bestelako ekimen batzuk elkarrekin egitea aztertzen ari gara eta, horretarako, Elkargo barruan Euskara Batzordea sortzea aurreikusi da OEEren laguntzarekin, euskara bultzatzeko interesa eta gogoa duten guztien bilgune gisa.
 
Euskara Batzordearen lehenengo hitzordua ere jarri da: irailaren 27an, osteguna, arratsaldeko 18:00etan. Hemendik Bizkaiko osasun-profesionalei gonbidapena egin nahi diegu batzorde honetan parte hartzeko edota ideiak ekartzeko. Momentuz 3 arlotan jardutea pentsatu da: elkargoan eskaintzen diren ikastaroetan euskaraz ere zerbait eskaintzen hastea, Elkargoaren zerbitzuetan euskararen presentzia handitzea eta osasun-arloan euskararekiko kontzientziazioa eta erabilera handitzen laguntzea.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan