Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Euskaraz Osasuntsuago

2012-07-18

2012/04/26
Bagera (Donostiako euskaltzaleen elkartea) eta OEE (Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea) aspalditik ari gara euskaraz bizitzeko aukerak sortzeko lanean. Oraingoan osasun-arloko egoera eta garrantzia ikusirik, familia-mediku eta pediatra euskaldunak eskatzeko kanpaina antolatu dugu.
Osakidetzan sendagile eta langile euskaldun asko daude, baina ez dago euskaldunen osasun- eta hizkuntza-eskubideak errespetatzeko plangintza egokirik. Zerbitzuak planifikatzeko garaian ez dute kontuan hartzen hizkuntzaren aldagaia. Horrez gain, hurrengo lan-eskaintza publikoan euskara gutxiago baloratzeko asmoa dute. Bada garaia, kexuetatik haratago, euskaldunok eskubidez dagokigun osasun-zerbitzu euskalduna exijitu dezagun. Horregatik, hasteko, euskaraz artatuko gaituzten familia-mediku eta pediatrak asignatzeko eskabideak egitea bultzatzera gatoz.
ZER EGIN BEHAR DA?
1.    Aukeratu nahi duzun sendagile euskalduna. Orri honen atzealdean duzu zerrenda (gerta liteke aldaketaren bat izatea).
2.    Bete eskaera-orri ofiziala (ikus ‘Eskabidea egiteko ereduak’).
Anbulatorio batzuetan ez dago mediku euskaldunik (!). (ikus 2. eredua).
3.    Orri hori zure anbulatorioan entregatu behar duzu:
    ·    nahi baduzu, zeure aldetik
    ·    nahiago baduzu, anbulatorio berean eskaera egingo duten beste batzuekin, segidan zehazten den hitzorduren batean zuri dagokizun anbulatoriora joanda.
 
ESKAERAK ELKARREKIN EGITEKO HITZORDUAK
Eguna: maiatzaren 17a, osteguna
Orduak: 10:00–12:00 edo 17:00–19:00
Tokia: norberaren anbulatorioa
Hitzordu guztietan, bertan izango da BAGERA eta OEEren ordezkari bat, argibideak edo laguntza emateko prest, eta nor den ezagutzen erraza.
 
ESKABIDEA EGITEKO EREDUAK
1.    eredua: Mediku jakin bat eskatzeko testua:
Anbulatorio hau dagokidanez, eta izendatua dudan famili medikua / pediatra euskalduna ez denez, beste hau izendatzeko eskatzen dut:
       ………………….………………………………………………
Eskatzen dudana izendatzea ezinezkoa bada, anbulatorio honetako mediku euskaldunen artean zer aukera ditudan jakinaraz diezadazuela eskatzen dut.
2. eredua: Zehaztu gabeko pediatra euskaldun bat eskatzeko testua:
Anbulatorio hau dagokidanez, eta izendatua dudan medikua / pediatra euskalduna ez denez, euskaldun bat izendatzeko formalki eskatzen dut.
 
KANPAINA HONEN JARRAIPENA
Eskaeraren erantzunak eta, baleude, horren ondoriozkoak Osakidetzaren eta eskatzailearen artean zuzenean egingo dira, halabeharrez.
Horregatik, kanpaina honen bultzatzaile bezala, BAGERAk eta OEEk horren emaitzak jakitearren eta Osakidetzaren jokaeraren jarraipena egitearren, eskaera bat eta eskaintza bat egiten dizkizugu:
Eskaera: Anbulatorioan zure eskaera aurkezten duzunean, jakinarazi guri beheko kolorezko laukian ageri diren datuak.
Eskaintza: Osakidetzatik eskatutakoa lortzen ez baduzu, hurrengo urratsak egiten laguntzeko prest gaude.
 
Jarraipena egiteko BAGERAri edo OEEri eman beharreko datuak:
OSAKIDETZAn eskaera egin duenaren datuak:
Izen-abizenak:
Helbidea (ahal dela, elektronikoa):
Telefonoa:
OSAKIDETZAn eskatutakoa (medikuaren izena, eskaera generikoa…):
Eskaeraren data:
 
Datuak bidaltzeko edo argibideak jasotzeko helbideak eta telefonoak:
Telefonoa: 943467181
Faxa: 943446532
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009
 
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea: oee@oeegunea.org
 
DONOSTIAKO ANBULATORIOETAKO FAMILIA-MEDIKU ETA PEDIATRA EUSKALDUNAK
AUZOA
IZENA
F. M./PEDIATRA
ALDE ZAHARRA
 M. Eskisabel
F M
ALDE ZAHARRA
J. Ojanguren
F M
ALDE ZAHARRA
J.M. Yetano
F M
ALDE ZAHARRA
M. Zabaleta
PEDIATRA
 
 
 
ALTZA
C. Calderon
F M
ALTZA
M.C. Olasagasti
F M
ALTZA
L. Sarasua
F M
ALTZA
E. Uzkuden
F M
ALTZA
I. Merino
PEDIATRA
 
 
 
AMARA BERRI
M. Arrillaga
F M
AMARA BERRI
L. Linacisoro
F M
AMARA BERRI
O. Lopez-Cordon
F M
AMARA BERRI
E. Pujol
PEDIATRA
 
 
 
BENTA BERRI
M. Alvarez
F M
BENTA BERRI
Z. Arin
F M
BENTA BERRI
J. Gisasola
F M
BENTA BERRI
M.E. Goenaga
F M
BENTA BERRI
B. Irigoyen
F M
BENTA BERRI
J.L. Mendia
F M
BENTA BERRI
K. Romano
F M
BENTA BERRI
I. Sarriegi
F M
BENTA BERRI
L. Aranburu
PEDIATRA
BENTA BERRI
M. Madina
PEDIATRA
BENTA BERRI
M. Rezola
PEDIATRA
 
 
 
BIDEBIETA
Euskaldunik ez
F M
BIDEBIETA
Euskaldunik ez
PEDIATRA
 
 
 
EGIA
M. Arostegi
F M
EGIA
A. Garcia
F M
EGIA
A.R. Martinez
F M
EGIA
C. Reyes
F M
EGIA
B. Uriondo
F M
EGIA
J.I. Elizazu
PEDIATRA
 
 
 
GROS
F. Bereciartu
F M
GROS
D. Elizalde
F M
GROS
O. Frias
F M
GROS
L. Garmendia
F M
GROS
M. Lasa
F M
GROS
I. Prieto
F M
GROS
E. Tamayo
F M
GROS
E. Galicia
PEDIATRA
GROS
C. Gomez
PEDIATRA
 
 
 
 

►►► Eskuorria eskuratzeko klikatu hemen: Eskuorria

►►► Euskadi Irratiko Faktoria saioan egindako elkarrizketa entzuteko sartu hemen: Faktoria

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan