Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Neuroerrehabilitazio Graduondokoa

2012-09-03

Biztanlearen zahartzearekin batera, Nerbio Sistema Zentralari (NSZ) lotutako patologiak ugaltzea aurreikusten da, hala nola, Alzheimerra, iktusak, tumoreak, traumaren ondorengo sindromea…, eta gaixo horien sendaketa prozesuen premia areagotuko da.
Horri begira, lehenengo aldiz egingo den graduondoa EHUko Berezko Tituluen eskaintzan sartu da. Helburu orokorra neuroerrehabilitazioaren diziplina anitzeko garapena ezagutzea da. Horretarako, gabezia neurologikoaren jatorriak eta ondorioak erakutsiko dira. Gainera, sendatzeko edo hobetzeko horren aurrean dauden neurriak aztertuko dira alor eta bide ugariak erabiliz.
Bost moduluz osatuta dago: neuroanatomia, talde-lana, neuropatologia, errehabilitazio neuropsikologikoa eta errehabilitazio neurofuntzionala.
Izen-ematea eta matrikulazioa EHUko Berezko Tituluen sarbidetik egin daiteke, eta UEUko laguntzarekin egiteko edo edozein zalantza argitzeko titulazioak@ueu.org helbidera jo daiteke. Graduondokoak 2.072 € balio du eta EHUren arauei jarraiki ordainketa bi epetan egin daiteke.
Informazioa: titulazioak@ueu.org

Informazio gehiago

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan