Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Pazienteentzako fitxak euskaratzeko

2012-10-15

Kataluniako CAMFICekoei Lehen Mailako Arretako pazienteentzako fitxa interesgarriak euskaratzeko proiektua aurkeztu diete Baga-Biga Blogakoek. Guztira 86 fitxa baino ez dira (orrialde bana). Hala ere, proiektu honi ekiteko laguntza behar da. Hortaz, OEEn aztertu dugu eta interesgarria iruditu zaigu gure lanerako, fitxa nahiko praktikoak direlako eta eguneratuta daudelako.
 
Horregatik, OEEko zuzendaritzak honekin bat egitea erabaki du eta fitxa hauek euskaratzeko OEEguneko erabiltzaileei laguntza eskatu nahi dizuegu. Behin fitxa guztiak euskaratuta, CAMFICen eta OEEgunean argitaratuko ditugu eta denon esku utzi.
 
Fitxa hauen zerrenda Google docsen dago. Zure arloko baten bat itzultzeko prest bazaude, esaguzu zein, google docseko zerrendan zure izena adieraziz. Ezin baduzu bertan sartu, bidali oee@oeegunea.org helbidera zein egingo duzun.
 
 
Google docseko zerrenda: https://docs.google.com/document/d/1sYnn8ao8N2VnspaP-HVrEnMjMrbDWwoV_qe8TbMghRg/edit
 
CAMFICen webgunean:
http://www.camfic.cat/CAMFiC/Seccions/Publicacions/Arxius/Fulls_Pacients_CAMFiC.aspx
 
Edozein zalantza izanez gero jarri gurekin harremanetan:
944 042 720
oee@oeegunea.org

Utzi zure iruzkina

2012-10-21 19:51

Ni prest nago "AnticoagulaciĆ³n oral" itzultzeko. Google docs-ek arazoak ematen dizkit eta ezin dut ezer ikusi.

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan