Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Bertso Saio Klinikoa Bilbon, azaroaren 30ean

2012-11-14

Orain urte batzuk egin baziren ere, azken bolada honetan ez da aukerarik izan bertso-saio klinikoetan parte hartzeko Bizkaian.

Egitaraua

Bizkaiko OEEk eta Bizkaiko Medikuen Elkargoko Euskara Batzordeak Bilboko Zazpi Kaleetan antolatuko dute azaroko azken ostiralean (2012ko azaroaren 30ean, 18:00tan). Burtsa eraikinean egingo da eta Kalderapekon afaria. Osasun arloko langile eta ikasleei zuzenduta dago eta prezioa 30 €koa izango da, afaria barne.

Izena emateko

Izena emateko azken eguna 2012ko AZAROAREN 22ra luzatu dugu. Izena beti  Banaka emango da. Izen-abizenak, espezialitatea eta lantokia behar dira, kontakturako helbide elektroniko bat eta telefono bat beharrezkoak dira. Datu hauek meuskarabatzordea@gmail.com helbidera bidali beharko dira edota Medikuen Elkargora deitu edo OEEren idazkaritzara.

Animatu zaitez eta parte hartu!

 

Bizkaiko Medikuen Elkargo Ofiziala: 94 435 47 00

OEEren Idazkaritza: 94 404 27 20

 

Interesatuta bazaude adi egon, laster gainontzeko datuak  hemen argitaratuko ditugulako.

 

 

 

Bide batez, zer nolako saioak diren jakin nahi baduzu, martxoan izandako bertso-saio klinikoen bideoak YouTuben daude!

 

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...
Solasaldia Elgoibarren apirilaren 1ean: Osakidetza eta euskara
"Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak ´Euskararen Osasuna Osakidetzan´ izeneko solasaldia antolatu dute Osakidetzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.   Ekitaldia apirilaren 1ean, ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan