Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osabide euskaraz, hizkuntz eskubideak bermatzeko

2012-11-22

Aitor Montes

Aramaioko medikua

Osakidetzan ez dira pazienteen zein langileon hizkuntza eskubideak bermatzen. Alde batetik, euskaraz lan egiteko eskubidea daukagu Osakidetzako langileok; bestalde, pazienteek euren historia klinikoa euskaraz edukitzeko eskubidea daukate.

2012ko apirilaren 27an lehen mailako atentzioan erizainek eta medikuok erabiltzen dugun Osabide programa informatikoa euskaraz eskain diezadaten eskatu nuen; alde batetik euskaraz lan egiteko eskubidea bermatzeko, eta bestetik pazienteen hizkuntza eskubideak bermatzeko, kasu honetan eta eurek  horrela nai ezkero historia klinikoa euskaraz izan dezaten. Eskakizuna egin nuenetik ez dut erantzunik jaso.

Gogora ekarriko dut Osakidetzako Kontseiluak 2005eko maiatzaren 27an onartu zuen Euskara Plana, gure erakundean euskararen erabilera normalizatzeko asmoz egindakoa. Euskara plana edo egitasmoa, bere hitzetan, “herritar guztien hizkuntza eskubideak babesteko, gure gizarteak adierazitako nahiari eta berariaz eskatutakoari egoki erantzunez” asmoarekin sortu zen.

Plan honen lehenengo atalean (Osakidetzaren euskara planaren helburu orokorrak) euskara lan hizkuntza bezala bultzatzea helburuetako bat da, eta horrela dio: “Zerbitzu-erakundeek hizkuntza ofiziala ahoz eta idatziz erabiltzeko jarraibideak ezarriko dituzte, euskara lan hizkuntza izateko behar diren baldintzak betetzen dituzten unitate-sanitarioetarako edo administrazio unitate edo orokorretarako.” (1.3 atala, Euskara lan hizkuntza).

Aurrerago, 4. atalean (Euskararen erabilerako irizpideak), eta hain zuzen hirugarren puntuan (4.3 Aplikazio informatikoak eta beste hainbat baliabide material) horrela dio: “Bestalde, baliabide teknikoak eskuratzeko modua egonez gero, Osakidetzako jarduera sanitario eta administratiboari eusten dioten tresna informatiko espezifikoek bi hizkuntza ofizialetan jarduteko aukera eman beharko diete erabiltzaileei.”

Egia da aurrerapenak lortu direla euskararen erabilpenaren normalizazioan, baina ez da nahikoa eta pazienteen zein langileon hizkuntza eskubideak ez dira osorik bermatzen. Kontuan hartu beharko litzateke, apirileko eskakizunean esan bezala, neuk lan egiten dudan herrian, Aramaion, hiritar gehienak euskaldunak direla eta euskeraz egiteko eskubidea daukatela. Are gehiago, baita historia klinikoa euskeraz edukitzeko eskubidea ere. Euren eta gure (langileon) eskubidea. Beraz, Osabide programa informatikoa euskeraz eskaintzea Osakidetzaren betebeharretako bat da.

Gauzak horrela, berriro eskatzen dut Osabide programa euskaraz eskain diezadaten.

 

Info gehiago: Berria, 2012ko azaroaren 21a, asteazkena, 6. orrialdea.

 

Utzi zure iruzkina

2012-11-26 10:52

Non zinatu ahal da gure atxikimendua osabide euskeraz egoteko?

Azken Berriak

Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...
Solasaldia Elgoibarren apirilaren 1ean: Osakidetza eta euskara
"Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak ´Euskararen Osasuna Osakidetzan´ izeneko solasaldia antolatu dute Osakidetzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.   Ekitaldia apirilaren 1ean, ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan