Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Ugarteburu Terminologia Jardunaldiak V

2013-01-16

Bosgarren aldiz egingo dira, 2013ko urtarrilaren 23an eta 24an, EHUk Bilbo erdian duen egoitzan, Bizkaia Aretoan.

2013ko hauek Ugarteburu Terminologia Jardunaldiak (V), Terminologia naturala eta terminologia planifikatua euskararen normalizazioari begira izendatu ditugu. Mercé Lorente, Pompeu Fabrako irakasleak emango die hasiera Terminología in vivo y variación funcional hitzaldiarekin. Hori izango da sarrera hitzaldia.

Aurreko urteetan jende asko etorri izan da, eta aurten ere espero dugu jendea, nahiz tokia aldatu dugun, Leioatik Bilbo erdira. Euskara Institutuak oso argi du holako jardunaldiekin zerbait praktikoa egin nahi duela: beste tokietan egiten dena ezagutu, horren gaineko informazioa izan, eta hemengoen artean eztabaidak piztu. Hori dela eta, bada programan, sarrera hitzaldi horretaz gain, beste hitzaldi bat, Itziar San Martin irakasleak emango duena: Terminologia Sareak Ehunduz: unibertsitateko ikasgeletan erabiltzen den terminologia erreala ikasgai egitea helburu duen programa. EHUn indarrean dagoen programa baten esperientziaren berri emango du Itziarrek. Eta badira bi mahai inguru: Hizkuntza bitartekariak eta terminologia, Joseba Ezeizak moderatua (A. Larrinaga, I. Aldasoro, L. Auzmendi, T. Zubeldia) eta Terminologia ofiziala eta terminologia erreala, Igone Zabala duela moderatzaile (A. Diaz de Lezama, I. Etxebeste, A. Gurrutxaga, M. Azkarate, Tx. Pitarke, A. Elosegi).

Badira, hitzaldi eta mahai inguru nagusi horiekin batera, zenbait komunikazio ere: J. Zapirain, X. Alberdi, J. Landa, J. Maia, K. Larrea, I. Zabala, M. Lersundi, I. Leturia, I. Manterola, G. Santander, M. Martrinez, M. J. Omaetxebarria, M. A. Requero, B. Urrutia, I. Zabala, P. Angulo, J.R. Etxebarria eta X. Bilbao dira komunikazio egileak.

Terminologiaren kontu honek erdiz erdi jotzen du unibertsitatean, euskalduntze prozesu luze honetan, egiten den lana. Eta badu horrek zerikusia institutu eta eskoletan egiten denarekin ere, holako hausnarketetatik sortzen baitira gero testuetan eragina izango duten hitzak eta esamoldeak ere. Nolanahi ere, terminologiaren kontu honek hizkuntza guztiak ukitzen ditu, eta hizkuntza guztietan aztertzen den gaia da.

Aspalditik sartua dago gure hizkuntza ere bide berriak urratzeko prozesu honetan. Eta EHU ere hasieratik egon da praktikan eginkizun hori bultzatzen, euskara ikasgaietan sartu behar zelako erabakia hartu zen unetik beretik. Badira hemen hasierako garai haietako lekukoak, goian aipatu izen horietan: Jose Ramon Etxebarria, adibidez. Lan hau astiro eta lasai egiten den lana da, egunero egunkarietan ageri diren berrietatik urrun samar gelditzen dena. Baina euskara bultzatzea eta euskarari bere tokia egitea jende anitzen lana da, lan kolektiboa da, eta EHUk antolatu dituen jardunaldi horiek dira lan horren beste lekuko interesgarri batzuk.

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...
Solasaldia Elgoibarren apirilaren 1ean: Osakidetza eta euskara
"Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak ´Euskararen Osasuna Osakidetzan´ izeneko solasaldia antolatu dute Osakidetzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.   Ekitaldia apirilaren 1ean, ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan