Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

OEEko lehendakariak, irabazi du Osasun Zientzien jakintza alorreko Euskarazko Tesien 3. Koldo Mitxelena Saria

2013-01-18

 "Euskarazko Tesien 3. Koldo Mitxelena Sariak".

Karlos Ibarguren, OEEko Lehendakaria, Osasun Zientzien Jakintza arloko irabazlea izan da.

Euskal Herriko Unibertsitatea eta Euskaltzaindiaren arteko Lankidetza Hitzarmenaren arabera, euskaraz egindako ikerketa bultzatzeko, erakunde biek bi urterik behin euskarazko doktorego-tesien Koldo Mitxelena sarietarako deia egiten dute.

Euskarazko tesi horien ekarpena bikoitza da. Alde batetik, beste hizkuntzetan eginiko gainontzeko tesiek bezalaxe, jakintzaren sakontzea eta zabaltzea ahalbidetzen dute. Eta, beste alde batetik, euskararen normalizazioaren prozesuan ere ezinbesteko laguntzak eskaintzen dituzte.

Gure artean, Koldo Mitxelena zenak inork baino hobeto landu eta garatu zuen ekarpen bikoitz hori. Alde batetik, bere lan bikainei esker, euskarari buruzko jakintza zabaltzen eta sendotzen lagundu zuen, bai Euskal Herrian zein nazioarte mailako ikerketa-sareetan. Beste alde batetik, euskal hizkuntzak berak ez zuen lortuko egun daukan garapena eta hedapena arlo akademiko eta zientifikoetan Koldo Mitxelenak egindako funtsezko lanak kontuan hartu gabe. Ekarpen horiek, besteak beste, Euskal Herriko Unibertsitateko bere katedratik eta Euskaltzaindiaren baitan egin zituen. Irakasle eta euskaltzain bikain honen omenez, euskarazko tesien sari honek Koldo Mitxelenaren izena darama.

 

Utzi zure iruzkina

2013-01-20 21:42

Zorixonak boss!

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan