Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Mahai-ingurua: Boloniako eragina medikuen ikasketetan

2013-02-13

 

2013ko otsailaren 7an 40 lagun inguru bildu ginen Bizkaiko elkargoko egoitzan Boloniaren eragina medikuntzako ikasketetan aztertzeko. Bertan esandakoaren laburpena da hurrengoa:

Boloniako prozesua 1999an martxan jarri zen Europar batasuneko herrialdeen arteko  hitzarmen baten bidez. Europako Unibertsitateko hainbat ikasketa planak, bai iraupenean, edukian zein irakaskuntza motak bateratzeko asmoz, Euroarekin ekonomia arloan bateratze egitasmo berdintsuaren pareko. Hitzarmen horretan ECTS kreditu neurgailua aintzat hartu zen, non ikaslearen  25 orduetako lana (ikasgelan zein ikasgelatik kanpo) izango litzatekeen kreditu baten baliokidea. Honek eragina izan du irakaskuntza antolaketan zein ikasketa plangintza antolamenduan. Kredituaz gain ikasketa planen eraberritzea suposatu du eta baita plan horiek egiaztatzeko kalitate edo akreditazio sistema bat.

Plangintza hori martxan jarri da 2010 urtetik aurrera Medikuntza fakultatean beraz ziklo-preklinikoa (lehen 3 ikasturteak) Boloniak ekarritako gradu arauetan sartuta dago eta datorren ikasturtetik aurrera ziklo klinikoetan martxan jarriko da.

Aldaketa hauek irakasleei lan ber-moldaketa eragin die, eta klase magistralen kopurua eta edukiak gutxitzeak, zein talde txikiagotan lan praktikoak ugaritzeak zeharo aldatu du irakaskuntzako lan moldeak. Aldaketa pedagogikoakgoitik” etorritako aginduetara moldatu izan behar izan da, adibidez ebaluazioa jarraituaren bete beharra nahiz eta ikasle taldeen tamainak oso zaila egiten duen asmo horrek betetzea. Lanez gain, antolakuntza gabeziak nabarmenak izan dira mintegi edo talde dinamikak suspertzeko, eta gaur egun agenda zoro baten murgilduta dago irakaslea bere irakaskuntza lanetan, gero eta burokraziatsuago bihurtu dena. Bestetik irakasgaien arteko koordinazio lanak ez du bere betekizuna bete, eta paperean jarritako asmo horiek erdibidean geratu dira.

Bolonia martxan jarri denetik, ikusi da baita ere ikasleak ohiko klasetara gutxiago doazela, denbora eta praktikotasun ikuspegitik derrigorrezko ekimenetan soilik agertzen direlako. Ikasleek ere aurreikuspen falta ikaragarria sumatu dute eta ordutegietan adibidez, 12 ordutako fakultateko egonaldietan behartzen dituzte, askotan ordu galdu ugariekin. Ikasleek kexatzen dira nola ebaluazioetan egindako lanak gutxiesten dira “betiko” azterketen aurrean eta behar den onarpena beharko luke klasetik kanpo egiten dituzten lan eta txosten ugariak. Zuzendaritzara ere kexatu direnean onartezina iruditzen zaie erantzun gabe geratzea, are gehiago idatziak erregistrotik pasatu ondoren edo Ikasle kontseilutik egiten direnean ere.

Bestetik berrikuntza pedagogikoak ez da bakarrik antolamendu arazo bat, giza baliabideen oinarritutako aldaketa bat beharko luke izan bai ezagutzan, abilitate eta jarreran. Praktika klinikoak arazoetan oinarritutako klasetan bihurtu beharko litzateke, horregatik ere mentalitate aldaketa bat suspertu behar da. Arazoa larriagoa da ikasgai klinikoetan non irakasle lagunak egiturazko arazoak dituzte (ikasgela gutxi, lan zama handia asistentzian, leku arazoak). Teorikoki UPV/EHU eta Osakidetza artean hitzarmen edo konbenio bat sinatu zen orain dela 4 urte eta arazo guzti hoirei ez du beharrezko erantzunik eman, adibidez praktiketako mediku ez kontratuei “aitortza” bat ematea erizaintzan gertatzen den moduan. Inbertsio handi bat behar da baliabidetan Boloniak dakarren aldaketa metodologikoei aurre egiteko eta oraingoz ez da ageri.

Boloniaren aldaketaren plangintzan sailetako indar botere borroka nabariagoa izan da edozein ikuspegi pedagogikoa baino. Batzuk oraindik ere irakaskuntza gidarik ere ez dute landu eta askotan egin diren bilieratara ez dira ezta hurbildu ere egin. Fakultateko zuzendaritzatik ere kexatu dira nola arlo hauetan Dekanotzak ez duela behar beste indarrik sailen gainetik. Alor klinikoan 4 irakasgune egotea bakoitzak bere aldetik funtzionatzea suposatzen  du. Jaurlaritza aldetik ikasle plazak handitzea, irakasgunetako baliabideak kontutan eduki gabe arazo fisikoak( leku falta) ekarriko ditu. Praktika klinikoetan konpetentzia orriak betetzea, beste osasun ikasketetan egiten den moduan, bermatuko luke ikaslearen prestakuntza gaitasuna.

Faltan botatzen da oraindik ziklo preklinikoa ospitale baten gertu ez egotea, Basurtun bezala, horrela Medikuntza graduan dauden atal bien arteko jauzia ez litzateke hain handia izango. Hala ere, arazoak arazo, gure Fakultatetik ateratzen diren ikasleek Osakidetzako kalitate profesionalaren bermeak dira eta gure osasun arreta maila ona daukagula esan dezakegu haiei esker.

Beraz Boloniako prozesua aldaketarako aukera bat izan da, baina unibertsitateko egitura eta kudeaketa ereduak oztopo asko jarri dizkio eraldaketarako asmo onei. Erronka guztion artean berreskuratzeko aukera dugu, parte hartze zabala eta anitza bada, mahai inguru honetan gertatu den bezala.

 

 

HIZLARIAK:

·         Joseba Pineda, Kalitate eta Berrikuntza dekanordea

·         Miren Basaras, Mikrobiologiako irakaslea

·         Felix Zubia, Donostiako unitateko irakaslea eta medikuntza saileko koordinatzailea

·         Adrian Hugo Llorente, 6. mailako ikasle kontseiluko kidea

·         Nerea Mora 3. mailako ikaslea

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan