Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osakidetza euskalduntzeko beste urrats bat

2013-02-18

  

Eusko Legebiltzarrean babes handia izan du onartutako mozioak. Albiste hau, Osakidetzako erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak bermatzeko urrats garrantzitsua da, orain gutxi Osabide ez zela euskaratuko entzun eta gero. Horregatik OEEk zorionak eman nahi dizkie berau onartu zuten alderdiei eta horren jarraipena egin dezaten eskatu nahi die.

 

Une honetan, Euskara Planaren 1. ebaluazioa egiten ari dira Osakidetzan eta ondoren plan berria egingo da. Lehengoarekin lortutako aurrerapenak ukatu gabe, esan beharra dago oraindik paziente eta erabiltzaileak euskaraz ondo artatzea ez dela lortu eta, gainera, asko falta zaigula oraindik. Behatokian, adibidez, kexa gehiegi jasotzen dira osasun-alorrean zerbitzua euskaraz ez jasotzeagatik.

 

Beraz, plan berriak aurrekoak lortu ez dituen eta hizkuntza-eskubideak bermatzeko ezinbestekoak diren puntu asko ditu helburu: mediku euskalduna aukeratu ahal izatea, Osabide eta bestelako aplikazioak euskaraz eskaintzea, herritarrentzako agiri guztiak euskaraz egotea, historia klinikoa bi hizkuntzetan egoteko prozedura berriak ezartzea, osasun-harremanetan euskararen erabilera sustatzea, langileok euskaraz lan egiteko aukera izatea, etab.

 

Ea denon artean osasun-alorrean ere euskara behar bezala artatzen dugun.


Karlos Ibarguren Olalde

OEE, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan