Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Profesional eta zerbitzu elebidunen identifikazio sistema

2013-02-20

 Osakidetzako hainbat tokitan hasi dira profesional eta zerbitzu elebidunen identifikazio sistema martxan jartzen, esaterako, Donostia Unibertsitate Ospitalean.

Sistema honek bi motatako identifikazio-elementu ditu: espaziokoak eta langileenak. Norbanakoa borondatezkoa izango da.

 

Honako mezu hau bidali dute  Donostia Unibertsitate Ospitalean:

 

Ospitaleko aldizkarian aurreratu genizuen moduan, hurrengo egunetan identifikazio sistema ezarriko dugu Ospitalean. Sistema honek bi motatako elementuak ditu identifikaziorako, batetik, espazioa identifikatzen dutenak (mahai gainekoak, hormakoak), bestetik, langilea identifikatzen dutenak (pinak, mahai gainekoak).

Espazioa identifikatzeko elementuek adieraziko dute, unitate / zerbitzu unitate horiek prestatuta daudela zerbitzu elebiduna emateko. Unitate  hauek aukeratzeko Euskara Planaren lehentasunak hartu dira kontuan.

Norbanakoari dagokion identifikazioa (pina, mahai gainekoak), borondatezkoa izango da, eta edozein unitateko profesionalak eraman ahal izango du. Pertsonaleko Zuzendaritzaren aldetik profesional elebidunak animatu nahi ditugu identifikazio sistemaren ikurra erabiltzera, izan ere, arlo honetan pausuak emateak erabiltzaileari ematen zaion zerbitzuan ondorio zuzena izango du.

Oharra: pinak jasotzeko pasa zaitezte euskara zerbitzutik (Ama-haurren eraikineko -2 solairua) eta PAUtik.

Donostia Unibertsitate Ospitaleko Pertsonaleko Zuzendaria 

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...
Solasaldia Elgoibarren apirilaren 1ean: Osakidetza eta euskara
"Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak ´Euskararen Osasuna Osakidetzan´ izeneko solasaldia antolatu dute Osakidetzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.   Ekitaldia apirilaren 1ean, ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan