Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osasun-terminoak euskaraz: tresna informatiko berria

2013-03-11

 Olatz Perez de Viñasprek bere Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua  masterreko tesian euskararen aldeko apustua egin du:SNOMED CT sare semantikoa euskaratzeko lehen urratsak“.

Medikuntza-arloan terminologia zabal, eleanitz eta ulergarriena da SNOMED CT (Systematized Nomenclature of Medicine – Clinical Terms). Milioi bat termino inguru biltzen ditu gaixotasun-izen, gorputzeko atal, medikuntzako prozedura eta antzeko kategorien azpian.

Sare-semantiko honetako kontzeptuentzako euskarazko ordainak lortzeko aplikazio bat diseinatu du Olatzek eta aplikazioaren lehen urratsa inplementatu du. Honela, euskara ere duten zenbait hiztegi eleanitz espezializatutan oinarrituta, SNOMED CTn dauden gaixotasun-izenen %20 inguru euskaratu du modu automatikoan hizkuntza-teknologia baliatuta.

Tresna informatikoa diseinatuta dago eta garapenean jarraituko duen arren, arloko adituen erabilera eta ezagutza behar ditu Olatzek hurrengo urratsak emateko.

Info gehiago

 

 

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...
Solasaldia Elgoibarren apirilaren 1ean: Osakidetza eta euskara
"Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak ´Euskararen Osasuna Osakidetzan´ izeneko solasaldia antolatu dute Osakidetzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.   Ekitaldia apirilaren 1ean, ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan