Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

18. Korrikak ekin dio ibilbideari

2013-03-14

 Hasi da 18. Korrika Euskal Herriko kaleetan barrena eta ez da geldituko martxoaren 23an Baionara iritsi arte.

Oraingoan Medikuntza eta Odontologiako ikasleek euskararen alde euren hondar-alea jarri nahi izan dute kilometroa erosiz. Hori dela eta, otsailaren 21ean (osteguna) Korrika Bilbora iristean lekuko horren protagonista izan gaitezke osasun-arloko langileok.

AEKko antolatzaileek jakinarazi dutenez, 1769. kilometroa esleitua izan zaie eta lekukoa hartzeko tokia Basurto-kastrexana errepidea izango da (bertako rotonda probisionala) eta ordua 18:29. Bertan medikuntza euskaldunduko kamisetak banatuko dira doan nahi duen guztiak korrika berdez jantzita egin dezan.

 

 Gogoan izan aste honetan egingo den diru bilketan laguntza izugarri eskertuko dela eta horrek egingo duela posible osteguneko jaia. 

 Lagundu mezu hau irakasgune eta kurtso guztietako jendeari zabaltzen!

 

Animatu zaitezte!!!

 

Info guztia: www.korrika.org 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...
Solasaldia Elgoibarren apirilaren 1ean: Osakidetza eta euskara
"Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak ´Euskararen Osasuna Osakidetzan´ izeneko solasaldia antolatu dute Osakidetzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.   Ekitaldia apirilaren 1ean, ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan