Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Jon Darpon: "Euskalduntzeak sendotuago egon beharko luke Osakidetzan"

2013-03-21

Berria egunkariak Osasun Sailburu berria elkarrizketatu du. Bertan gai asko jorratzen dira eta, horien barruan, euskara ere hizpide du:

"Datozen lau urteetan «pauso sendoak» eman nahi dituzue Osakidetza euskalduntzeko. Nola egin nahi duzue?

30 urte igaro dira Osakidetza sortu zenetik, eta euskalduntzeari dagokionez, egoerak egonkorragoa eta sendoagoa izan beharko luke. Langile eta gaixo euskaldunek euskaraz lan egiteko nahiz artatuak izateko eskubidea dute. Hori lortzeko falta diren pausoak eman nahi ditugu. Ez bakarrik arrazoi linguistiko batengatik, baita zerbitzuaren kalitateagatik eta gertutasunagatik ere. Orain arte indarrean egon den euskalduntze plana aztertzearekin batera, beste plan bat jarriko dugu martxan. Erabilera bultzatzea izango da helburua.

Zuk zeuk ez dakizu euskaraz, ezta aurreko Osasun sailburuek ere. Ikasten ari al zara?

[Gabriel]Inclan amaieran nahiko ondo moldatzen zen, eta nahiko nuke hark bezala hitz egitea eta ulertzea. Osakidetzako buru moduan ardura bat dut euskararekin, eta saiatuko naiz. Ikasten ari naiz."

 

Info guztia: Berria egunkarian

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...
Solasaldia Elgoibarren apirilaren 1ean: Osakidetza eta euskara
"Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak ´Euskararen Osasuna Osakidetzan´ izeneko solasaldia antolatu dute Osakidetzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.   Ekitaldia apirilaren 1ean, ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan