Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Bertso Saio Sanitarioa Hernanin

2013-04-18

Aurten ere txuleta eta sagardoa, ikasleak eta langileak, sanitario eta ez-sanitarioak, bertsoak eta diagnostikoak… apirilaren 12ak denak uztartu zituen Hernaniko sagardotegi batean.

Giro ezin osasuntsuagoan aritu ziren erizaintza eta medikuntzako eskolako ikasleak Donostia Unibertsitate Ospitaleko langileekin batera, guztira 60 lagun inguru.

Gainera, aurtengo berrikuntzak erantzun bikaina izan zuen: deialdia zabaldu egin zen langile ez sanitarioek ere parte har zezaten.

Manu Goioganak, Karlos Ibargurenek eta Felix Zubiak kantatutako 30 bertsoen arrastoei jarraituta asmatu zituzten partaideek ezkutuko diagnostikoak.

Lehia handiko saioa izan zen honetan Uxue Goenaga erizainak, Ander Timoteo medikuak eta Marta Goikoetxea administrariak osatutako taldea suertatu zen irabazle. Gure zorionik beroena finalistei eta irabazleei! Gainerakoei… eutsi animoari, gero eta gertuago daukagu-eta hurrengo bertso-saioa! 

 

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan