Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

CAF-Elhuyar sarien banaketa-ekitaldia

2013-04-22

 Apirilaren 25ean, 18:00etan, Usurbilgo Sutegi Kultur Etxean 2012ko CAF-Elhuyar sarien banaketa-ekitaldia egingo da.  Bertakoek esan digutenez, Merezimendu Saria Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak jasoko du. 

Zer dira ba CAF-Elhuyar Sariak?

CAF enpresak eta Elhuyarrek eraginda sortu ziren CAF-Elhuyar Sariak 1994an. Zientzia-gaien euskarazko dibulgazioa eta, bereziki, idazle berriak sustatzeko asmoz abiatu ziren sariak.

Elhuyar Fundazioak antolatzen ditu CAF-Elhuyar sariak, CAF enpresaren babesarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren diru-laguntzaz.

CAF-Elhuyar sarien helburuak zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza eta gizarteratzea bultzatzea, saritzea eta aitortzea dira.

 Aurten, kategoria berri bat izango dute sariek: Zientzia Gizartean Sorkuntza Beka. 5.000 euro jasoko ditu beka horren irabazleak, proiektu bat garatzeko.

Honako hauek dira sarien kategoriak: 

 

Dibulgazio-artikulu originalak:

          Dibulgazio-artikulu orokorrak.

           Egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluak.

Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak.

Zientzia gizartean sorkuntza-beka.

 

Info. gehiago: 2013/04/23ko Berria egunkarian, 12. orrialdean.

 

 

 

 

 

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...
Solasaldia Elgoibarren apirilaren 1ean: Osakidetza eta euskara
"Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak ´Euskararen Osasuna Osakidetzan´ izeneko solasaldia antolatu dute Osakidetzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.   Ekitaldia apirilaren 1ean, ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan