Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osakidetza eta euskara: Jon Darponen agerraldia

2013-05-14

Eusko Legebiltzarrean Osasun Sailburuak agerraldia izan zuen atzo, Osakidetzan euskararen egoeraz hitz egiteko. Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendaria den Jose Maria Armentiak ere hitz egin zuen eta laster abian jarriko den 2. Euskara Planari buruz zera esan zuen: "Helburu argia izango du: gaixoen eta langileen hizkuntza eskubideak bermatzea eta euskera lanerako ohiko tresna bihurtzea".

Jon Darponek esan zuen dagoneko Osakidetzako lau langileetatik batek hizkuntza-eskakizuna egiaztatu duela eta aurten hiru miloi bideratuko direla langileek euskara ikas dezaten.

EH Bilduko parlamentaria den Rebeka Uberaren arabera emaitzak ez dira onak izan eta Osakidetzan egon den lehenengo plana "utzikeriagatik eta arduragabekeriagatik porrot egin du".

Informazio gehiago:

www.deia.com/2013/05/13/sociedad/euskadi/uno-de-cada-cuatro-empleados-de-osakidetza-tiene-el-perfil-de-euskera-exigido

ccaa.elpais.com/ccaa/2013/05/13/paisvasco/1368453882_893029.html

 

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan