Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

OEEren Batzar Nagusia

2013-05-15

Urtero egiten dugun moduan, aurten ere Osasun Biltzar barruan egin du OEEk Batzar Nagusia, maiatzaren 10ean, arratsaldeko 19:00etan.

Mahaian, OEEk egindako jarduera azalduz, Karlos Ibarguren lehendakaria, Itziar Lasa diruzaina, Lorea Imirizaldu Nafarroako ordezkaria eta Jose Mari Uribarri Bizkaiko ordezkaria izan dira.

Batzar Nagusiaren lehenengo zatian, gure elkarteak 2012an burutu dituen ekintza nagusien berri eman da eta, baita 2013rako aurreikusten direnak. Iazkoen artean honakoak aipatu dira bereziki:

a) Osasun Biltzarra

b) Zuzendaritzaren jarduera

c) Webgunea

d) Zenbait ekimen

e) OEEberri

2013. urteari dagokionez ekimen batzuk burutu dira, hala nola Iruñeko Osasun Biltzar hau, edukiaren aldetik (hitzaldi, ahozko aurkezpen, poster eta tailerrak) oso ondo egon dena, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko ordezkariekin izandako bilera, Gipuzkoako Bertso Saio Klinikoak, Boloniak osasun-alorreko ikasketetan izan duen eraginari buruzko hitzaldia, Kontseilu, Uema eta Behatokiarekin izandako bilera, etab.

Horrez gain, osasun-zerbitzuetan herritarrek zein langileok ere euskaraz jarduteko ditugun aukerak handitzeko ekimenekin jarraituko dugu, beste erakudneekin elkarlanean zein osasun-administrazioekiko harremenen bidez.

 

 

 

Bigarren zatian arlo ekonomikoa izan da hizpide. Lehendabizi

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan