Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

OEEren 2013ko Batzar Nagusia egin da

2013-05-23

Aurten, urtero bezala, OEEren Batzar Nagusia Osasun Biltzarraren barruan egin da, Iruñean, maiatzaren 10ean.

Elkartearen jarduera azaltzeko bertan izan dira Karlos Ibarguren lehendakaria, Itziar Lasa diruzaina, Lorea Imirizaldu Nafarroako ordezkaria eta Jose Mari Uribarri Bizkaiko ordezkaria.

Lehendabizi 2012an egindako ekimen nagusiak azaldu dira:

a) Bizkaiko Osasun Biltzarra. Bilbon egin zen eta Bizkaiko Medikuen Elkargoarekin batera antolatu zen. Gaia “Osasun-langileon erronka berriak”  eta 114 lagunek hartu zuten parte. Lehenengo aldiz, euskararen osasunari buruzko hitzaldi bat egon zen: Osasungintza publikoaren hizkuntza-politikak eta planak

b) Sariak. Agote Saria iaz LKS eta Mondragon Health erakundeekin batera antolatu da eta deialdian 4 lan aurkeztu ziren. 2013an ebatzi den moduan, saridunak Iker Badiola Etxaburu eta Edurne Alonso Arana izan dira Jose Ramon Furundarena Salsamendiren lanak aipamen berezia jaso du. Ugarteburu Sarian Carlota Ruiz, Maider Gorrotxategi eta  Iratxe Gomez izan dira irabazleak.

c) Zuzendaritzaren jarduera. Gero eta  harreman gehiago ditu gure elkarteak, batez ere, osasun-zerbitzuetan euskararen erabilera bultzatzeari begira.

d) Webgunea. Lan-tresna garrantzitsua bihurtu da eta albiste asko jarri dira iaz, 200 agiri sartu dira Agiri Fondoan, etab.

e) OEEberri. Gure bazkide eta kontaktuekin harremanak handitu ditugu berripaperari esker eta udan ezik, hilero argitaratu eta banatu dugu.

f) Bestelako ekimenak

-          Lehenengo aldiz, Donostian, Bagera elkartearekin batera “Euskaraz Osasuntsuago” kanpaina egin zen eta guztira lehen atentzioko medikuen 65 aldaketa eta pediatren 2 aldaketa eskatu ziren.

-          Bizkaiko eta Gipuzkoako Medikuen Elkargoetan ekimen batzuk bultzatu ditugu: bertso-saioak, hitzaldiak…

-          Bestelakoak: Berrialaguna kanpainari babesa eman diogu; CAMFICeko fitxak lantzen laguntzeko proposamenari babesa eman zaio…

2012ko jarduera azaldu eta gero, 2013rakoari buruz hitz egin da, lehenengo dagoeneko egin diren ekimenak gogoratuz: Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko arduradunekin egindako bilera, Osasun Biltzar hau eta bertan Agote Sariaren banaketa, bertso-saio klinikoak Gipuzkoan…

Bestetik osasun-zerbitzuetan hizkuntza-eskubideak bermatzeko eta osasun-langileek euskaraz lan egiteko aukera handitzeko elkarlana sustatuko dela aurreikusi da, Kontseilua, Topagunea, UEMA eta Behatokiarekin, batetik, eta osasun-arloko arduradunekin, bestetik,  koordinatuz.

Ondoren balantze ekonomikoa eta aurrekontuaren aurreikuspena egin da eta ikusi denez, iaz defizit txiki bat egon bazen ere, aurten kontuak orekatzea aurreikusten dugu.

Azkenik karguen berriztapena egin da eta Arabatik Aritz Urdanpileta eta Bizkaitik Ainara Salazar izango dira ordezkari berriak. Horrez gain, Jabier Agirre bi hamarkada luzez gure lehendakari izan dena ohorezko lehendakari izendatzea onartu zen aho batez.

Hemen, Batzar Nagusian aurkeztutako 2012ko jarduera balantzea eta 2013ko plana ikusi daiteke.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan