Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Bilbo Eskualdean "Euskaraz bai sano"

2013-05-28

Osakidetza euskalduntzeko iaz abiatutako sentsibilizazio kanpainaren harira, Bilboko Zazpikaleetako osasun zentroko pofesional eta gaixoek bideo bat grabatu dute.

Hiru bat minutu dirauen bideoan, Osakidetzako edozein osasun-zentrotan, eguneroko jardunean eman ohi diren hizkuntza-egoerak grabatu dira, eta guztira 40 langile inguruk hartu dute parte. Helburua osasun-arreta euskaraz jasotzera eta ematera animatzea da.

Azaldu bezala, bideo hau “Euskaraz bai sano” kanpainaren baitan kokatzen da. Hain zuzen, edozein osasun-zentrora zein ospitalera joanda ere, erabiltzaileak lehenengo begi kolpean ikusiko ditu euskaraz komunikatzera animatzeko kartelak, ikurrak, triptikoak zein profesional elebidunak pin eta etiketa identifikagarriak jarrita. Honi esker, beraiekin euskaraz jardun nahi izanez gero, hala egiteko aukeraren berri eman nahi da.

 

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan