Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Aitor Montes: gutxieneko euskaldun kopuruari buruzko proposamena

2013-07-22

Aitor Montes familia medikuak Berria egukarian idatzitako iritzi artikuluan honako proposamena egin du: Eusko Jaurlaritzari Osakidetzako zerbitzu-unitate guztietako zuzendaritzetan zuzendarien gutxieneko bat euskalduna izatea, derrigorrez:

Euskarak Osakidetzako zuzendaritzan duen presentziaz hitz egitera nator. Aurten, aurreneko euskara planaren ebaluazio txostenak argitaratu dira, datorren euskara planaren oinarri eta abiapuntu izango direnak. Txosten orokorrak argi adierazten ditu zuzendaritzen hutsuneak, ezak eta eskasiak. Azken finean, Zuzendaritza da euskararen hondamenerako osasungintzan bizi dugun suitzar gaztaren zulo beltzetako bat. Txostenaren hitzetan, Osakidetzako Zuzendaritza Orokorra, garrantzi handia duen arren, normalizazioaren helburuen betetze mailan ez da gai izatera ere heltzen.

Emakumeek Jaurlaritzan gutxienez %40ko ordezkaritza izatea agintzen du Legeak. Osakidetzan emakumeak nagusi dira, langileen %80-edo dira. Zuzendaritza mailan, zerbait aurreratu dugu, eta dagoeneko zuzendarien %40-50 emakumeak dira. Lan bikaina egiten. Egon badaude zerbitzu-unitate batzuk non zuzendaritza taldeak ia osorik emakumeez osaturik dauden, langileon eta erabiltzaileen mesederako.

Baina euskaldunik ba al dago zuzendaritzan? Zuzendari euskaldunen presentzia bermaturik al dago? Ezezkoan nago: Osasun sailburua, zoritxarrez, erdalduna da, orain arteko osasun sailburu guztiak bezala. Zerbitzu zentraleko zuzendariak, eta unitatez unitateko zuzendariak, gehienak erdaldunak. Zuzendaritza mailan lan hizkuntza gaztelera da, eta euskara bazterreko gai bat, lehentasunik inoiz ere hartuko ez duena. Euskara ez da erabiltzen lan-bileretan, ez da erabiltzen kudeaketa-sistemei lotutako dokumentazioan, oso eskasa da euskaraz eskaintzen den prestakuntza. Zuzendaritzatik hasten ez bagara, euskarak ez du aurrera egingo osasun arloan.

Iritzi artikulua osorik, Berrian.

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan