Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Uemako hemezortzi udalerritan ez dago pediatra euskaldunik

2013-07-22

Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen barnean Euskal Herriko 71 udalerri daude. Horietatik 42tan ez dago bermatua oinarrizko osasun zerbitzua euskaraz jasotzeko eskubidea.

Arazorik larriena, hala ere, pediatrena da, izan ere, Uemako kide diren hemezortzi udalerritan haurrek medikuarekin gaztelaniaz hitz egin behar dute, herri horietan ez baitago pediatra euskaldunik. Bestalde, 30 udalerritan arazoak dituzte familia medikuarekin euskaraz komunikatzeko.

Uemako ordezkariek Donostian egindako agerraldian adierazi zutenez, oinarrizko osasun zerbitzuei erreparatzeak izan behar du lehentasuna, zerbitzu espezifikoetan euskararen egoera «okerragoa» den arren. Halaber, Nafarroako egoera oso kezkagarritzat jo dute, Mankomunitateko kide diren hamalau udalerrietatik batek ere ez duelako bitartekorik oinarrizko osasun zerbitzua «osotasunean» euskaraz emateko.

 

Pediatra euskaldunik gabeko Uemako herriak:

Gipuzkoa: Aduna, Azpeitia, Deba, Oñati eta Usurbil.

Nafarroa: Arbizu, Arantza, Areso, Bera, Etxelar, Etxarri Aranatz, Goizueta, Igantzi, Lesaka eta Leitza.

Bizkaia: Lekeitio

Araba: Aramaio

 

Informazio gehiago Berrian

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan