Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Aitor Montes: Lanaldiaren igoera osasun alorra euskalduntzen eman dezagun

2013-09-06

Aitor Montesek Berrian idatzitako bi iritzi artikulutan Osakidetzako euskaraz dihardu.

Lehen artikuluan dioenez, langile publikoen lanaldia luzatu behar behar bada, izan dadila zerbitzu publikoa euskalduntzeko: euskara ikastaroak, euskara teknikoan trebatzea, historia klinikoak itzultzea...

Hauxe esan zidan Madrilgo familiako mediku batek, nork eta PPri botoa eman dion madrildar mediku erdaldun batek: «¡Qué suerte que tenéis el euskara!». Zorionekoak gu, euskara daukagulako! Krisian murgilduta, murrizketak non-nahi, eta osasun sistemaren pribatizazioaren mehatxuaz zitzer hodeiak zeruan. Madrilgo osasun langileak gora begira (zerura ez, guri begira) eta inbidia sanoaz; eskerrak euskara daukazuen. Euren ustez, euskara baita, edo izan daiteke, gure babesa, gure ezkutua. Eta gu, konturatu ere ez.

Irakurri guztia paperekoa.berria.info

Bigarren artikuluan, bestalde, eskubideen hierarkiaz egiten du gogoeta. Bere esanetan, Osakidetzako erabiltzaile guztiak ez dira berdinak, euskaldunen hizkuntza-eskubideak hainbatetan urratzen direlako: "erdaldunek ez dute zertan euskara ikasi, baina euskaldunok erdara ikasi beharrean gaude, nahi eta nahi ez".

Euskal Osasun Zerbitzua, Osakidetza, euskaldunoi osasun-arreta eskaintzen digun zerbitzu publikoa da —guztiona—, unibertsala —denontzakoa— , eta doakoa. Guztiona, denok ordaintzen dugulako, denon artean egin baitugu, eta unibertsala, denon zerbitzura dagoelako, bereizketarik onartu gabe. Osasun-laguntza maila berean, berdintasunean, eskaintzen zaio edonori arraza, sexu, jatorri, adin, ideologia edo beste edozein ezaugarrirengatik inor alde batera utzi gabe.

Osakidetza Euskadiren ikurretako bat da, Osasun Sailburuaren hitzetan gure DNAn txertaturik dago, eta Osakidetzarik gabe ez omen dago Euskadi ulertzerik. Beraz, Osasun alorreab ez dago arazorik, ez dago liskarrik, ez dago gatazkarik. Elkarbizitzarako tresna egokia, egokirik bada, topatzen asmatu dugu, eta Osakidetza du izena.

Irakurri guztia paperekoa.berria.info

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan