Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Analisiak euskaraz: Debagoeinako zenbait osasun-langileren ekimena

2013-09-26

Debagoiena eskualdeko hainbat osasun-profesionalek odol-analisien emaitzak euskaraz eskatzeko proposamena egin dute. Beraien esanetan, proba osagarri guztien emaitzak gaztelera hutsean jasotzen dira, nahiz eta legeak elebitan izan behar direla adierazten duen.

Horren aurrean, osasun-langilen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak babesteko alde batetik, eta bestetik euskara aldi berean lan-hizkuntza eta zerbitzu-hizkuntza izan dadin, odoleko analisiak euskaraz jasotzeko (eta pazienteei eskaintzeko) eskaera egin nahi dute.

Hala, lankideei deia luzatu diete, datorren astelehenean, irailaren 30ean, eskaera-testu bera erabiliz, bakoitzak bere unitatean odoleko analisien emaitzak euskaraz eska ditzatela eskatuz. 

Eskaera bideratzeko hainbat bide proposatu dituzte: bakoitzak bere unitate-buruari (JUAP) eta zuzenean edo FAXen bitartez, norbere erakundearen zuzendaritzari (Eskualdea, ESIa, ospitalea...); beste bide bat, Osakidetzako Euskara Zerbitzuko buruari, Xabier Arauzori (xabier.arauzouriarte@osakidetza.net) e-postaz bidaltzea litzateke.

Berrian ere horri buruzko albistea kaleratu dute.

 

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan